
Oportora bidaia, Durangora bisita, mendi ibilaldia eta tailerrak, Galdakaoko adinekoentzat
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Blablacar
Galdakaoko Udalak herriko adinekoentzat zuzendutako bost ekintza antolatu ditu maiatzerako. Besteak beste, Oportora bidaia eta Durangora bisita egiteko aukera eskainiko du.
Zahartze aktibo eta osasungarriago bat sustatzeko helburuz, herriko adinekoei zuzendutako ekintzak antolatzen ditu Galdakaoko Udalak urtean zehar. Hilabete honetarako zehazki bost ekintza prestatu ditu, eta hemen batu ditugu hauen data eta xehetasunak:
- Maiatzaren 13tik aurrera, martitzenero: ‘Tinta eta emozioak. Ongizate emozionalerako idazketa’ tailerra. Zortzi saio eskainiko dira Izarran, 10:30etik 12:30era.
- Maiatzak 20 eta 22: lorezaintza tailerra. Anaitasuna Etxean, 16:30etik 18:30era.
- Maiatzak 22: Durangora bisita kulturala, ‘Zuri beltzez’ erakusketa ikustera.
- Maiatzaren 25etik 30era: Oportora bidaia.
- Maiatzak 29: Laudio-Orozkotik ibilbidea, menditik.
Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik barikura, eta eguenetan16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez bi inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.