
Palestinaren aldeko kontzentraziora deitu dute Galdakaon biharko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa
«Palestinako herriaren eta gizateriaren aurkako azken erasoen aurrean salaketa ozena adierazteko berriro kaleak hartzeko» kontzentrazioak deitu ditu Palestina-Gernika ekimenak biharko, apirilak 8. Galdakaok hitzorduarekin bat egingo du eta udaletxe aurrean batuko dira herritarrak, 19:00etan.
Israeli Palestinan genozidioa amaitzea eta Israeli armen eta baliabide militarren salerosketa etetea eskatzeko helburuz, Gernika-Palestina herri ekimenak hainbat mobilizazio deitu ditu azken hilabeteetan.
Bihar, apirilak 8, berriz deitu dute kontzentrazioak egitera, «Palestinako herriaren eta gizateriaren aurkako azken erasoen aurrean salaketa ozena adierazteko berriro kaleak hartzeko».
Galdakaok hitzorduarekin bat egingo du eta udaletxe aurrean batuko dira herritarrak, 19:00etan. «Haritzaren herritik olibondoaren herrira. Gernikaren herritik Gazako herrira», adierazi dute antolatzaileek.