
Pilar Monreal galdakoztarrari buruzko dokumentala hartuko du gaur Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jaxsa
Jaxsa zuzendariaren ‘En realidad esto es una historia de amor’ dokumentala eskainiko da gaur Torrezabal Kultur Etxean. Lanak Pilar Monreal galdakoztarraren bizitza azaltzen du, emakumeak haurtzarotik gaur egun arte izan duen ibilbidea ezagutzera emanez.
Pilar Monreal galdakoztarra protagonista bihurtu du Jaxsa zuzendariak ‘En realidad esto es una historia de amor’ dokumentalean. Lanak emakumearen ibilbidea ezagutzera emateko helburua du, bizitza «nahiko zaila» izan duen emakumearena.
Zehazki, Pilarren haurtzaroko pobrezia eta gaixotasuna, barnetegi frankista batean jasan zituen astakeriak, nerabezaroan Galdakaora iritsi eta maitemintzea, eta beste hainbat gertakari jasotzen ditu dokumentalak.
Hauek ezagutzeko aukera gaur bertan, ekainak 11, izango da, Torrezabal Kultur Etxean. Dokumentala areto galdakoztarrean eskainiko da 18:00etan eta saiorako sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean.