
Pintxoaren Ibilbidea Galdakaora itzuliko da gaurtik ekainaren 8ra bitarte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: ELLE
Gertutasuna Galdakaoko Ostalaritza Elkarteak, Galdakaoko Udalarekin elkarlanean, Pintxoaren Ibilbidea antolatu du aurten. Ekimena gaur hasiko da eta 17 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte.
Tokiko ostalaritza sektorea dinamizatzea eta hurbileko sukaldaritza sustatzeko helburuz, Pintxoaren Ibilbidea antolatu du aurten Gertutasuna Galdakaoko Ostalaritza Elkarteak, Galdakaoko Udalarekin elkarlanean.
Ekimena gaur, maiatzak 30, hasiko da eta bi asteburutan iraungo du, ekainaren 8ra arte. Guztira Galdakaoko 17 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte, herriko zonalde ezberdinetakoak.
Pintxo Ibilbidearen baitan sukaldaritzako sorkuntzarik onenak sarituko dituen Dastatu Galdakao lehiaketa gastronomikoa antolatuko dute eta baita jarduera paraleloak, kontzertu bat, trikitilariekin kalejira eta elektrotxaranga saio bat.
Lehiaketaren baitan, parte hartzen duen establezimendu bakoitzak sukaldaritza-proposamen original bat aurkeztuko du, osagaiak aukeratzeko askatasun osoz, 2 euroko prezioan. Bezeroek pintxoak puntuazio fitxa baten bidez baloratu ahal izango dituzte, horretarako bereziki diseinatutako informazio errutero batean. Liburuxka honetan, gainera, sorkuntzak aldez aurretik kontsultatu ahal izango dira, deskribapen zehatzekin eta dagokion argazkiarekin batera.
Pintxoez gozatzeko ordutegiak honako hauek izango dira:
- Barikuetan: 19:00etatik 22:30era
- Zapatuetan: 12:30etik 15:30era eta 19:00etatik 22:30era
- Domeketan: 12:30etik 15:30era
Lehiaketan parte hartuko duten establezimenduei dagokienez aldiz, hau da zerrendam guneka:
1. gunea
Cafetería Arantza
Bar Izamar
Sorgiñe
Kerren
2. gunea
Pepeto jatetxea
Kome y Kalla
Ostatu
Alai
Aterpe
3. gunea
Mega Dinamic
Bar Patxi
Bar Lorea
4. gunea
Mega Dinamic
Bar Patxi
Bar Lorea
5. gunea
Taberna el Inglés
Muguru Kafetegia
Medina´s
Bizkai Berria
Bar Goxoa
Jarduera paraleloei dagokienez ordea, programa honakoa da:
- Maiatzak 30,19:30ean: Kontzertua Santi Brouard inguruan
- Maiatzak 31, 12:00etan: Trikien ibilbidea hainbat gunetan
- Ekainak 1, 12:00etan: Kalejira parte hartzen duten tabernetatik
- Ekainak 6, 19:30ean: Elektrotxaranga Somera inguruan
- Ekainak 7, 12:00etan: Trikien ibilbidea hainbat gunetan