
‘Renata’ antzezlana eskainiko du Kamikaz Kolektiboak bihar Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Kamikaz Kolektiboa
Kamikaz Kolektiboak ‘Renata’ antzezlana eskainiko du bihar, maiatzak 23, Torrezabal Kultur Etxean. Oholtza gainean elkartuko diren lau aktoreek gaurkotasunarekin zerikusia duten gaiak landuko dituzte Galdakaon, distopia abiapuntutzat hartuta.
Ekintzaz beteriko asteburua izango da aste honetakoa Galdakaon, Ibilaldia hartuko baitu gure herriak domekan. Berrikuntza moduan, zapaturako ere antolatu dituzte jarduerak Ibilaldiako antolatzaileek, BINKEk jaso zuen moduan.
Horren aurretik ordea, bihar, Torrezabalek ‘Renata’ antzezlana hartuko du, Kamikaz Kolektiboaren eskutik. Iraia Elias, Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga eta Xanti Agirrezabala aktoreak igoko dira oholtzara eta gaurkotasunarekin zerikusia duten gaiak landuko dituzte distopia abiapuntutzat hartuta.
Saioa 20:00etan izango da eta sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean.