Santa Ageda bezpera ospatuko du Galdakaok eguaztenean

Argazkia: Ander Elordui.

Ohi denez, kantuz beteko da Galdakao Santa Ageda bezperan. Goizean gaztetxoak ibiliko dira herrian zehar abesten, eta arratsaldean aldiz, herriko elkarteak irtengo dira klopak kantatzera.

Tradizio denez, Santa Agedari abestera irtengo dira euskaldunak eguaztenean, otsailak 4. Galdakaon ere, ikastetxeetako ikasleek, lagun taldeek eta elkarteek Santa Ageda bezpera ospatuko dute.

Goizeko 10:00etan hasita, Urreta, Bengoetxe, Elexalde eta Eguzkibegi ikastetxeetako 1.100 ikasle pasako dira udaletxe aurretik, Kurtzeko plazan geldialdia eginez.

Bertan, ikasleek, baserritar arropak soinean eta beren makilak astinduz, neguko solstizioaren ostean lurrari esnatu dadin dei egin diote euren koplak kantatuz. Zain izango dituzte udal langileak eta zinegotziak, izan ere, gazteei txokolatea eta bizkotxoak eskainiko dizkiete ondoren Ardantza parkean. Eguraldi txarra egitekotan, Gandasegiko arkupeetan izango da.

Eguna aurrera joan ahala helduen txanda izango da. Tradizioari jarraituz, herriko kultur talde eta elkarteak, koroak eta lagun koadrilak kaleetara irtengo dira euren koplak abestera.

Besteak beste, aipatzekoak dira Andra Mari dantza taldeko kideak eta baita Arratiako abesbatza ere. Azken hori Igorretik abiatuko da 07:30ean, urtero bezala, eta Bilbotik itzultzean Galdakaotik pasatuko da Iturrondo plazan kantatzeko, 21:00ak inguru.

Galdakoztar guztiei kaleetara irtetzeko eta egun hau ospatzeko deia egiten die Udalak, «poza, tradizioa eta Agate Deunaren espiritu komunitarioa guztion artean partekatzeko».

situs togel

situs toto