Santa Barbara futbol zelaia inguratzen duen bidea konpontzeko lanak hasi dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Ibaizabal ibaia berbideratzeko helburuz, herriko hainbat kale egokitzen ari da Galdakaoko Udala. Gaur Santa Barbara futbol zelaia inguratzen duen bidea konpontzeko lanak hasi dituzte.
Ibaizabal ibaiak haren inguruan sortzen zituen uholdeak ekiditzeko helburuz, berbideratzeko lanak hasi zituen Galdakaoko Udalak herriko hainbat kale eta errepideetan eta gaur egun egiteko horretan jarraitzen dute.
Zehazki, Santa Barbara futbol zelaia inguratzen duen bidea konpontzeko lanak hasi dituzte gaur. Victor Anaia kalea eta Txomin Egileor batzen dituen bidea egokituko dute eta Txomin Egileor tartean dauden etxeei eragingo diete lanek.
Udalak jakinarazi duenez, une batzuetan ezin izango da etxe horietara sartu, eta horregatik autoa atzo ateratzea gomendatu zieten auzokideei.