Galdakaoko Udalak adinekoek jaietako jardueretan parte hartzeko laguntza zerbitzua jarriko du martxan. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileentzat zuzenduta dago eta irailaren 9ra arte eman daiteke izena.
Santakurtzak adin guztietako pertsonentzako jaiak izateko helburuz, adinekoak laguntzeko zerbitzua jarriko du martxan Galdakaoko Udalak aurten ere. Ekimena Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileentzat zuzenduta dago eta irailaren 9ra bitarte eman daiteke izena 944010545 telefonora deituz.
Zerbitzua bakarkako laguntza pertsonalizatua da, eta Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileei zuzenduta dago. Udal zerbitzuko etxez etxeko laguntzaile batek bere etxetik programatutako jardueraren lekura lagunduko du erabiltzailea. Beharrezkoa bada, bertan egongo da jarduerak irauten duen bitartean, eta amaitutakoan etxera itzultzen lagunduko du.
Zerbitzuaren barne dauden ekintzak hauek dira:
- Jaietako desfilea: irailaren 12an, 19:00etan, Plazakoetxen
- Bertso jaialdia: irailaren 15ean, 19:00etan, Kurtzeko plazan
- Adinekoen olinpiadak: irailaren 16an, 11:30ean, Kurtzeko plazan
- Igel txapelketa: irailaren 16an, 16:00etan, Iturrondo plazan
- Adinekoen herri bazkaria: irailaren 17an, 14:00etan, Kurtzeko plazan
- Dantza tradizionalen tailerra: irailaren 17an, 19:00etan, Santi Brouard enparantzan
- Mariachi Imperial de Guanajuato kontzertua: irailaren 18an, 19:00etan, Kurtzeko plazan
- ‘Mónologo a 2 bandas’ bakarrizketa: irailaren 19an, 19:00etan, Kurtzeko plazan