BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Astrologia kontsulta bat dauka lehenengoz Galdakaok, Fran Sierraren eskutik

      2025-06-13
      0
    • Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

      2025-06-12
      0
    • Mikel Bizarren 'Su beltzaren egunsentia' obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

      2025-06-11
      0
    • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

      2025-06-11
      0
    • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

      2025-06-11
      0
    • Paule Amarika eta Laida Zuluaga, hirugarren Euskadiko Hondartza-Boleibol Txapelketan

      2025-06-11
      0
    • Pilar Monreal galdakoztarrari buruzko dokumentala hartuko du gaur Torrezabalek

      2025-06-11
      0
    • Gaizka Carregal galdakoztarrak Bizkaiko lau eta erdiko txapelketa irabazi du

      2025-06-10
      0
    • Zabalik dago kirol udalekuetan izena emateko epea

      2025-06-10
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

Galdakao
2025-06-12
686
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKEri bidalitakoa

Ekainaren 3tik 5era unibertsitatera sartzeko hautaproba egin zuten Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek eta Bizkaiko emaitza onenetakoak galdakoztar bik lortu dituzte: June Dieguezek eta Uxue Vallek. Baina, ze nota atera dute biek? Harrituko zara!

Unibertsitatera sartzeko hautaproba egin zuten Euskal Autonomia Erkidegoko 12.297 ikaslek ekainaren 3tik 5era. Euskal Herriko Unibertsitateak emandako datuen arabera, %96,73ak gainditu du proba eta bataz besteko nota 6,7koa izan da.

Emaitza hori asko hobetu dute ordea June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrek. Lagunak eta Elexalde institutuko ikasleak biak, selektibitatean Bizkaiko onenetakoak izan dira.

Dieguezek 9,81ko nota lortu zuen azterketaren fase orokorrean —Bizkaiko onena— eta Batxilergoan eskuratutako emaitza onei esker 13,45ko kalifikazioa eskuratu du guztira. Vallek aldiz, 9,7ko nota izan zuen fase orokorrean eta guztira 13,88 da bere kalifikazioa, Batxilergoan 10eko bataz bestekoa izan baitu.

Notak espero baino lehen jarri zituzten ikusgai eta kalean elkarrekin zeuden arren, emaitzak ezagutzeko bakoitza bere etxera etxera joatea erabaki zuten, «tentsio handiko momentua zelako». «Bioi berdina gertatu zitzaigun. Sentsazio onekin atera ginen azterketetatik baina ez genuen hain nota ona espero. Urduritasun handiko momentua izan zen notak jasotzekoa baina gero lasaitasun handia sentitu genuen», aitortu dio Vallek BINKEri.

Azterketa zailenak biologia eta matematika izan dira gaztearentzat, azken hau aurten izan dituen berrikuntzen ondorioz batez ere: «Guk landutako aurreko urteetako ereduetan zuzenean galdetzen zuten eta aurten ordea zeharka egiten zituzten galderak». Errazenak ordea, euskara eta ingelesa izan dira Elexalde institutuko ikasleentzat.

Emaitza bikain hauekin, etorkizunera begira daude honezkero gazte galdakoztarrak. Dieguezek Medikuntza ikasi nahi du eta Vallek aldiz, Ingenieritza Biomedikoa, eta «sartzea espero dugu».

Aurretik ordea, disfrutatzeko tartea izango dute udan. Malagara joango dira ekainaren amaieran beste hiru lagunekin batera: «Gogo handiekin gaude urte gogor honen ostean».

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Mikel Bizarren ‘Su beltzaren egunsentia’ obra inklusiboa ...

Hurrengo albistea

Astrologia kontsulta bat dauka lehenengoz Galdakaok, Fran ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Euskara ikasteko edota hizkuntza paisaia euskaratzeko dirulaguntzak eskatu daitezke

    2022-07-10
    Binke
  • Aktualitatea

    Itziar Atienza, telebistako aktore onenaren Besarkada Saria

    2024-10-03
    Binke
  • Aktualitatea

    Agirre Lehendakariaren plazako haurren parkea itxiko dute txukunketa lanak egiteko

    2023-01-05
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Aingeru Picazaren aldeko tapoi bilketa kirol munduko babes zabala jasotzen ari da

    2021-01-03
    Binke
  • Aktualitatea

    ‘Shadow game’ dokumentala eskainiko du gaur Herriko Bentak

    2023-03-20
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Enetz Gomez galdakoztarrak Espainiako FEDDI Igeriketa Txapelketan parte hartu zuen

    2023-03-21
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Astrologia kontsulta bat dauka lehenengoz Galdakaok, Fran Sierraren eskutik

Autoezagutzarako tresna bat da astrologia, psikologia, hizkuntza sinbolikoa eta gure kontzientziaren erritmoekiko...
  • Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

    Galdakao
    2025-06-12
  • Mikel Bizarren ‘Su beltzaren egunsentia’ obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

    Galdakao
    2025-06-11
  • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

    Galdakao
    2025-06-11
  • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

    Galdakao
    2025-06-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu