Telegramen blokeo posiblearen aurrean, BINKEk WhatsApp zerbitzua duela gogorarazi du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Telegramen blokeo posiblearen aurrean, BINKEk Whatsapp zerbitzua duela gogorarazi du. Zerbitzu honen bitartez eguneko albisteak mezu bakarrean eta titularrekin labur-labur jasotzeko aukera eskaintzen du.
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Telegram blokeatzeko agindua eman zuen duela astebete, Mediaset, Antena 3, Movistar eta Egedaren salaketa bati erantzunez. Talde hauek salatutakoaren arabera, Telegramen bitartez edukia modu ‘piratan’ ikusi daiteke.
Pedraz berak aldiz erabakia atzera bota zuen domekan, izan ere, neurri hori «gehiegizkoa» izango litzateke, eta «ez proportzionala».
Baliteke ordea Pedrazek hurrengo egunetan Telegramen blokeoa erabakitzea berriz eta honen aurrean, BINKEk Whatsapp zerbitzua duela gogorarazi du.
‘Newsletter’ tankerako zerbitzu honen bidez eguneko albisteen titularrak WhatsAppera bidaltzen dizkie BINKEk kanal honetan bere izena ematen dutenei, labur-labur eta mezu bakarrean —gehienez egunean behin—.
Horretarako, 680743211 zenbakia mugikorreko kontaktuen artean gorde behar da eta ALTA hitza mezu pribatu bidez aipatutako telefono zenbakira bidali. Doakoa eta erabat anonimoa da, eta edozein unetan eman daiteke baja, zenbaki berean hala adierazita.
Honezkero, 200 lagunetik gora erabiltzen dute zerbitzu hau gaur egun.