BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdakaoko euskaltegiek A1 eta C1 mailen arteko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte udan

      2025-06-18
      0
    • EGITARAUA | Urretako San Juan jaiak barikutik domekara bitarte ospatuko dira

      2025-06-18
      0
    • Tigre-eltxoaren agerpena eta ziztada prebenitzeko neurriak hartzea gomendatu du Galdakaoko Udalak

      2025-06-17
      0
    • Umore Ona B talde usansolotarrak Lurraldeko 2. Mailara igoera lortu du

      2025-06-17
      0
    • Gaur da Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko azken eguna

      2025-06-17
      0
    • N-634 errepideko bi zati moztuko dira gauez gaurtik barikura bitarte

      2025-06-17
      0
    • ARGAZKIAK | Gorka Urbizuk lepo bete zuen Galdakaoko Torrezabal

      2025-06-16
      0
    • Aperribaiko laugarren igogailua eraikitzeko lanak hasi dira

      2025-06-16
      0
    • EGITARAUA | Galdakaoko Elkarlaguntza Astea bihartik zapatura bitarte antolatuko dute

      2025-06-16
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Tigre-eltxoaren agerpena eta ziztada prebenitzeko neurriak hartzea gomendatu du Galdakaoko Udalak

Tigre-eltxoaren agerpena eta ziztada prebenitzeko neurriak hartzea gomendatu du Galdakaoko Udalak

Galdakao
2025-06-17
118
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EITB

Klima aldaketak eta globalizazioak tigre-eltxoaren hedapena eragin dute azken urteotan eta honen agerpena eta ziztada prebenitzeko neurriak hartzea gomendatu du Galdakaoko Udalak. Ezagutu hemen gomendio guztien zerrenda.

Asiako hego ekialdean jatorria duen eltxo espezie inbaditzailea da tigre-eltxoa eta klima aldaketak eta globalizazioak espezie honen hedapena eragin dute azken urteotan. Osasun Publikoko arazotzat hartzen da hau, gaixotasun biriko larriak transmititzeko gai baita.

Horregatik, Galdakaoko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, tigre-eltxoaren hedapena eta ziztada saihesteko zer neurri hartu behar diren gogorarazi nahi die herritarrei.

Zer egin zabaldu ez dadin?

Eltxo guztiek bezala, tigre eltxoak ura behar du larba faseak garatzeko. Nahiago du ur geldiko gorputz txikietan ugaldu, esaterako, ontzietan, pneumatikoetan, loreontzietan edo bidoietan. Beraz, ur pilaketak saihestu behar dira, honako gomendio hauek kontuan hartuta:

  • Astean behin ura pilatzen duten kanpoko ontziak hustea: loreontzien platerak, pitxerrak, kuboak, jostailuak, plastikozko igerilekuak, eta abar
  • 2 edo 3 egunean behin, maskoten edontzietako ura berritzea
  • Hustubideetan ura astean behin gutxienez botatzea, geldialdia saihesteko
  • Urbanizazioetan, familia bakarreko etxeetan etab. drainatze uretako eremuetan (kainu zuloak eta estoldak) eta teilatu hodietan ur pilaketak saihestea
  • Leihoetan, ateetan eta beste irekidura batzuetan eltxo sareak erabiltzea, eltxoa etxean sar ez dadin

Nola saihestu tigre eltxoaren ziztada?

Eltxo horiek egunez daude aktibo eta, beraz, normalean egunean zehar ziztatzen dute, eltxo autoktonoek ez bezala. Gainera, behin baino gehiagotan gauez ziztatzen dute. Hori saihesteko, jarraibide hauek jarraitzea komeni da:

  • Mahuka luzeko arropa, praka luzeak eta oinetako itxiak janztea
  • Baimendutako uxatzaileak erabiltzea, adibidez DEET, IR3535 edo picaridina (fabrikatzailearen gomendioei jarraitu behar zaie, eta saihestu egin behar da mukosak, betazalak, ezpainak, zauriak, larruazal sentikorra edo errea ukitzea)
  • Umeen eta emakume haurdunen kasuan, neurri fisikoak lehenetsi behar dira

Bestalde, arriskugune batera bidaiatu duen pertsona batek bere burua babesteko neurriak zorroztu beharko ditu eltxoen ziztadak saihesteko bueltatu eta hurrengo 15 egunetan. Gainera, sintomak agertzen badira (batez ere sukarra, minaren zantzuak, ondoeza…), berehala kontsultatu beharko da dagokion osasun zentroarekin harremanetan jarrita.

Gogoan izan behar da tigre eltxoek jaio diren tokitik metro batzuetara baino ez dutela hegan egiten; beraz, ziztadarik izanez gero, litekeena da haztegi bat hurbil izatea. Tigre eltxoaren banaketa ezagutzen laguntzeko, herritarrek parte hartzeko plataforma bat sortu da, osasun agintariei erabakiak hartzen eta kontrol estrategia eraginkorragoak ezartzen laguntzeko.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Umore Ona B talde usansolotarrak Lurraldeko 2. ...

Hurrengo albistea

EGITARAUA | Urretako San Juan jaiak barikutik ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Sara Díazek, Galdakao Petanka Klubeko kideak, Munduko Txapelketan parte hartuko du

    2023-06-09
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaoko Udalak Berdintasunerako Ikastaroak antolatuko ditu urritik maiatzera bitarte

    2023-09-21
    Binke
  • Aktualitatea

    Euskara indarberritzeko marko estrategiko berria adostu du Galdakaoko udalbatzak

    2025-03-28
    Galdakao
  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Olentzero, Mari Domingi eta haurrentzako hainbat ekintza izango dira Galdakaon Gabonetan

    2022-12-19
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Zabor bilketarako kamioi batek su hartu du Galdakaon, «pintxazoko» irteeran

    2023-08-14
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Barrualde-Galdakaoko ESIak paziente onkologikoentzako aplikazio interaktiboa jarri du martxan

    2023-12-11
    Usansolo

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdakaoko euskaltegiek A1 eta C1 mailen arteko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte udan

Galdakaoko euskaltegiek A1 eta C1 mailen arteko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte uda honetan. Udal zentroetakoak uztailean izango dira...
  • EGITARAUA | Urretako San Juan jaiak barikutik domekara bitarte ospatuko dira

    Galdakao
    2025-06-18
  • Tigre-eltxoaren agerpena eta ziztada prebenitzeko neurriak hartzea gomendatu du Galdakaoko Udalak

    Galdakao
    2025-06-17
  • Umore Ona B talde usansolotarrak Lurraldeko 2. Mailara igoera lortu du

    Usansolo
    2025-06-17
  • Gaur da Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko azken eguna

    Galdakao
    2025-06-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu