Txomin Egileor kaleko antolaketa berriaren proiektua martxan da eta honen ondorioz trafikoa erabat itxita egongo da bi hilabetez kale horretan, Galdakaorako noranzkoan.
Auzokideen eskaerei erantzunez eta ingurune seguruagoa, irisgarriagoa eta iraunkorragoa egiteko helburuz, Galdakaoko Udalak guztiz berrituko du Txomin Egileor kalea.
Proiektua martxan da eta obren ondorioz, Txomin Egileor kaleko trafikoa erabat itxi dute Galdakaoko noranzkoan. Bi hilabetez egongo da itxita baina Udalak jakinarazi duenez, Galdabusa eta Bizkaibuseko autobusak orain arte moduan ibili ahal izango dira.
«Murrizketa hau lanak segurtasunez egiteko, interferentziak leuntzeko eta obrak ahalik eta modu eraginkorrenean gauzatzeko ezarri da», adierazi dute Udaletik, eta «herritarren pazientzia eta ulermena aldez aurretik eskertu du, eta afekzioek ahalik eta kalte txikiena eragin dezaten lanean jarraituko duela jakinarazi du».




