
Txomin Egileorreko obrek irauten duten bitartean sarbidea bermatuta izango dute auzokideek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Zuhatzutik Plazakoetxera doan erreia itxi zuten duela egun batzuk, Txomin Egileor kalea berritzeko lanen ondorioz. Herritarren eskaerei erantzunez ordea, itxita zegoen erreia semaforo bidez arautzea erabaki dute Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, eta horrela auzokideek, Galdabusak eta Bizkaibusek bertatik igaro ahalko dute..
Auzokideen eskaerei erantzunez eta ingurune seguruagoa, irisgarriagoa eta iraunkorragoa egiteko helburuz, Galdakaoko Udalak guztiz berrituko du Txomin Egileor kalea. Lana ekainaren 30ean hasi ziren eta hauen ondorioz Zuhatzutik Plazakoetxera doan erreia itxi zuten.
Herritarren eskaerei erantzunez ordea, itxita zegoen erreia semaforo bidez arautzea erabaki dute Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta horrela auzokideek, Galdabusak eta Bizkaibusek bertatik igaro ahalko dute.
«Beraz, Galdabusako L2 eta Bizkaibuseko 3631 eta 3641 lineak normaltasunez sartu ahal izango dira Txomin Egileor kalera Zuhatzutik Plazakoetxerako norabidean», adierazi du Udalak. Plazakoetxetik Zuhatzuraino doan erreia behar duen edonork erabili ahal izango du, aurreikusita zegoen bezala.
Udalak «eskerrak eman nahi dizkie herritarrei euren laguntzagatik eta sor daitezkeen eragozpenak ulertzeagatik. Era berean, herriko azpiegiturak hobetzeko jarduera horiek garrantzitsuak direla gogorarazten du eta etorkizunari begira hobekuntza handiak ekarriko dituela». Halaber, «bizilagunen eskaerei eta iradokizunei erantzuteko eta lanen egoerari buruzko informazioa zabaltzeko konpromisoa berresten du».