
Urreta eskolako jaia ospatuko dute bihar arratsaldean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Descensos Medina
Ikasturte amaierarekin batera, Urreta eskolako jaia ospatuko dute aurten ere. Bihar, maiatzak 30, arratsaldean izango da eta jolas parkea, dantza erakusketa eta diskofesta antolatuko dituzte, besteak beste.
Aurten ere Urreta eskolako jaia antolatuko dute, familientzako hainbat ekintzekin. Bihar, maiatzak 30, arratsaldean izango da eta besteak beste, gynkana, jolas parkea, dantza erakustaldia eta diskofesta eskainiko dituzte.
Hemen Urreta eskolako jaia antolatzeko prestatu duten egitarau osoa:
16:15 LH 6. mailako ikasleentzako gynkana
16:30 Jaiaren hasiera
16:30 Jolas parkea eta eskolaz kanpoko ekintzen erakusketa
17:00 Dantza eta txikiritmo erakusketa
18:30 Garabatos diskofesta
19:30 Apar festa
20:00 Jaiaren amaiera
Eskolako arroparekin joatea eskatu dute antolatzaileek.