Geltokia erdigunean eskatzeko kontzentrazio berria egingo dute usansolotarrek urtarrilaren 21ean, Meatzetako parkineko sarreran. Aurreko egunean aldiz, autoak Meatzetako parkinean utziko dituzte, «kanpokoei aparkalekuak kentzeko».
Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzen jarraitzen dute herritarrek, eta aste honetan mobilizazio berriak deitu ditu Geltokia Erdigunean plataformak.
Eguaztenean, urtarrilak 21, kontzentrazioa egingo dute Meatzetako parkineko sarreran —ospitaleko jaitsieratik dagoen sarreran—.
Aurreko egunean aldiz, hilaren 20an, autoak Meatzetako parkinean utziko dituzte, hurrengo eguneko eguerdira arte. «Badakigu usansolotar ez diren askok bertan aparkatzen dutela goizero kotxea, baina oraingo honetan ezingo dute! Usansolok geltokia ez duen bitartean, ez da kanpokoentzat aparkalekurik egongo!», adierazi dute plataformatik.




