
Usansoloko VIII. Herri Lasterketa ekainaren 1ean antolatuko dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ander Elordui
Ekainaren 1ean antolatuko du Usansoloko Herri Lasterketaren zortzigarren edizioa U113 triatloi taldeak. Lau kategoriatan banatuko dira irteerak eta izena emateko epea zabalik dago.
Beste urtez batez, U113 triatloi taldeak Usansoloko Herri Lasterketa antolatuko du. Zortzigarren edizioa izango da oraingoa eta izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 25era arte webgune bitartez.
Izen-ematea epe horretan eginez nagusiek 5 euro eta haurrek, umeek eta gazteak euro bat ordaindu beharko dute. Egunean bertan eginda ordea, nagusiek 10 euro eta haurrek, umeek eta gazteek 5 euro oraindu beharko dituzte.
Lau kategoriatan banatuko da lasterketa eta Arlo Baltza plazatik irtengo dira guztiak: 11:45ean txikiak (0-4 urte), 12:00etan umeak (5-9 urte), 12:15ean gazteak (10-16) eta 12:30ean nagusiak (+ 16 urte).