Kontzentrazioa deitu dute biharko, urtarrilak 8, Galdakaon, Donald Trumpek Venezuelan egindako «eraso inperialista» salatzeko. Juan Bautista Uriarte eta Pontzi Zabala kaleen arteko bidegurutzean batuko dira.
Venezuelaren aurkako eraso militarra egin zuten AEBk duela lau egun, eta Nicolas Maduro presidentea eta haren emazte Cilia Flores atxilotu zituzten.
Egoera horren aurrean hamaika elkarretaratze egin dituzte egunotan Euskal Herrian, eta Galdakaon Venezuelako herritarren aldekoa deitu dute biharko, urtarrilak 8.
Donald Trumpek Venezuelan egindako «eraso inperialista» salatuko dute kontzentrazioan eta herriaren burujabetza aldarrikatuko dute.
Elkarretaratzea Juan Bautista Uriarte eta Pontzi Zabala kaleen arteko bidegurutzean izango da, 19:00etan.




