Venezuelak sufritutako «eraso inperialista» salatzeko batu ziren atzo dozenaka lagun Galdakaon. Kontzentrazioan Venezuelaren burujabetza aldarrikatu zuten.
Venezuelaren aurkako eraso militarra egin zuten AEBk duela astebete eta hori salatzeko kontzentrazioak egin dira azken egunetan Euskal Herriko hainbat herritan.
Galdakaon atzo, urtarrilak 9, iluntzean batu ziren dozenaka herritar Venezuelaren alde.
Juan Bautista Uriarte eta Pontzi Zabala kaleen arteko bidegurutzean egindako kontzentrazioan herri horrek sufritu duen «eraso militarra» salatu zuten eta Venezuelaren burujabetza aldarrikatu zuten.




