XIII. Hiru Gurutzeak ibilaldia antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak irailaren 30ean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: A.G.A.
Zapatuan, irailak 30, Hiru Gurutzeak ibilaldiaren zortzigarren edizioa antolatuko du Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak. Taldearen egoitzatik abiatuko dira 00:00etan eta guztira 80 kilometro egingo dituzte.
Aurten ere Hiru Gurutzeak ibilaldia antolatuko du Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak. Zortzigarren edizio honetan 00:00etan abiatuko dira taldearen egoitzatik eta guztira 80 kilometro egingo dituzte.
Azken helburua ez bada ere, mendi krosa edo korrika modalitatean ibilaldia egiteko aukera emango dute. Modalitate honetan egin nahi duten guztiei izena ematerakoan zehazteko eskatzen die taldeak.
Ibilaldia arazorik gabe egiteko, zortzi kontrol ezarri dira, janariarekin, edariekin eta laguntza-tresnekin, honako toki hauetan: Galdakao (Ganguren egoitza), Ermitabarri, Pagomakurre, Gorbeia, Barazar, Iñungan, Aramotz (Kabrero), Lemoatxa eta helmugan.
Izena emateko epea zabalik dago eta hiru modutara egin daiteke:
- Zuzenean, izena emateko inprimakia betez, https://www.buscametas.com plataforman. Dortsalak ematen direnean, abian den federazio-lizentzia erakutsi beharko da
- Ganguren MTren egoitza sozialeko leihatilan, inskripzio-orria deskargatuz eta entregatuz, datu guztiekin beteta, baita ordainketa-egiaztagiria eta federazio-lizentzia ere
- Helbide elektroniko honetara ere bidali daiteke formularioa: 3gurutzeak@agendabinke
Inskripzio-orriarekin batera, dirua sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da eta prezioak honako hauek dira: 37 euro federatuak eta 47 euro ez federatuak. Laboral Kutxan ordaindu behar da, kontu-zenbaki honetan: ES98 3035 0424 82 4240035497.