XIV. Hiru Gurutzeak ibilaldia antolatuko du Gangurenek irailaren 27an

Argazkia: A. G. A.

Irailaren 27an Hiru Gurutzeak ibilaldiaren hamalaugarren edizioa antolatuko du Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak. Taldearen egoitzatik abiatuko dira 00:00etan eta guztira 80 kilometro egingo dituzte.

Aurten ere Hiru Gurutzeak ibilaldia antolatuko du Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak. Hamalaugarren honetan 00:00etan abiatuko dira taldearen egoitzatik eta guztira 80 kilometro egingo dituzte, taldearen egoitzan amaituz.

Azken helburua ez bada ere, mendi krosa edo korrika modalitatean ibilaldia egiteko aukera emango dute. Modalitate honetan egin nahi duten guztiei izena ematerakoan zehazteko eskatzen die taldeak.

Ibilaldia arazorik gabe egiteko, zortzi kontrol ezarriko dira, janariarekin, edariekin eta laguntza-tresnekin, honako toki hauetan: Galdakao (Ganguren Egoitza, D.B.), Ermitabarri, Pagomakurre, Gorbeia, Barazar, Iñungan, Aramotz (Kabrero), Lemoatxa eta helmugan.

Izena emateko epea zabalik dago eta hiru modutara egin daiteke:

  • Zuzenean https://www.buscametas.com plataforman. Dortsalak ematen direnean, abian den federazio-lizentzia erakutsi beharko da
  • Ganguren MTren egoitza sozialeko leihatilan, inskripzio-orria deskargatuz eta entregatuz, datu guztiekin beteta, baita ordainketa-egiaztagiria eta federazio-lizentzia ere
  • Helbide elektroniko honetara ere bidali daiteke formularioa: 3gurutzeak@agendabinke