Basauriko kuadrillek Yeray Gonzalez galdakoztarra aukeratu dute aurtengo San Faustoetako pregoilari izateko. Gonzalez ’12 hilabete 12 maratoi’ erronkan murgilduta dago, CTNBB1 elkartea laguntzeko.
Urriaren 11tik 19ra ospatuko dira Basauriko San Fausto jaiak eta Herriko Taldeakeko kuadrillek ezagutzera eman dute aurtengo pregoilaria.
Zehazki, kuadrillek Yeray Gonzalez galdakoztarra aukeratu dute aurten Basaurin pregoilari izateko. Gonzalez CTNBB1 elkartea laguntzeko ’12 hilabete 12 maratoi’ erronkan murgilduta dago pasa den urritik eta azkenengo maratoia Basauriko jaietan egingo du.
Artunduaga kiroldegiko pistan izango da eta jardunaldi solidarioa izango da, zeinetan TNNB1 sindromea jasaten duten hainbat familia egongo dira.
«Harro gaude aurten Yeray bezalako pertsona solidario bat gure pregoilari izateaz», adierazi du Herriko Taldeakeko kuadrillek sare sozialetatik.