Zabalik dago emantzipaziorako dirulaguntzak eskatzeko epea

Argazkia: Fotocasa

Galdakaoko Udalak alokairua ordaintzera bideratutako dirulaguntzak eskainiko dizkie gazteei. Laguntzen zenbatekoa 160 eta 400 euro artekoa izango da eta zabalik dago hauek eskatzeko epea.

Galdakaoko gazteei etxetik emantzipatzen laguntzeko eta haien autonomia sustatzeko helburuz, alokairua ordaintzera bideratutako dirulaguntzak eskainiko ditu Udalak.

Dirulaguntza lerro hau 8 eta 35 urte bitarteko galdakoztarrei zuzenduta dago eta zabalik dago hauek eskatzeko epea, Galdakaoko Udalaren egoitza elektronikoaren eta ESAN herritarren arretarako bulegoaren bidez.

Laguntzen zenbatekoa hilean 160 eta 400 euro bitartekoa izango da, eta 2025ean ordaindutako alokairuak izango dira kontuan. «Beraz, komenigarria da interesdunek aurtengo urtarriletik aurrerako alokairuaren fakturak eta ordainagiriak gordetzea, eskaerarekin eta alokairu kontratuarekin batera aurkeztu beharko baitira», azaldu dute Udaletik.

Laguntzen esleipena diru sarreren eta gizarte beharren irizpideetan oinarrituko da, eta lehentasuna izango dute bereziki zaurgarritzat jotako egoerek.

Galdakaon erroldatuta dauden eta alokairuan etxebizitza libre batean modu iraunkorrean bizi diren gazteek jaso ahal izango dute dirulaguntza; bai bakarrik bizi direnek, bai etxea partekatzen dutenek. Bizikidetza motaren arabera, eskaera prozedura desberdina izango da, oinarrietan ezartzen den bezala.

Baldintza nagusien artean honako hauek daude:

  • 18 eta 35 urte bitartekoa izatea, biak barne
  • Galdakaon erroldatuta egotea, dirulaguntzaren xede den etxebizitzan
  • Etxebizitzarik jabetzan ez izatea, ez eskatzaileak ezta bere bizikidetza unitateko beste inork ere
  • Gutxienez 12 hilabeteko iraupena duen etxebizitza libre baten alokairu kontratuaren titular izatea
  • Urteko diru sarrera gordinak 10.000 eurotik gorakoak eta 30.000 eurotik beherakoak izatea eskatzaile indibidualen kasuan, edo 45.000 eurotik beherakoak bizikidetza unitateen kasuan
  • Alokairuaren ordainketak transferentzia bidez edo banku agiri bidez egiaztatu daitezkeen beste metodo baten bidez egitea
  • Galdakaoko Udalarekin zergen, tasen, ordain eta isunen ordainketetan egunean egotea
  • Alokairuaren jabearekin edo haren bizikidetza unitateko kideekin bigarren mailako ahaidetasun edo senidetasun loturarik ez izatea

situs togel

situs toto