Zabalik dago Torrezabaleko bazkideek kuota ordaintzeko epea

Argazkia: BINKE.

Udal zerga eta tasak ordaintzeko epeen urteko egutegia argitaratu du Galdakaoko Udalak. Horren arabera, Torrezabaleko bazkideek kuotak ordaintzeko epea zabalik dago, eta martxoaren 23ra bitarte egin daiteke.

Galdakaoko urteko udal zergen eta tasen ordainketa epeak zehaztuta daude dagoeneko. Herriko egutegi fiskalak urtean zehar ordaindu beharreko kanon eta prezio publikoen datak jasotzen ditu, herritarrek eta edozein jarduera ekonomiko dutenek euren ordainketak aurrez planifikatu ahal izan ditzaten.

Torrezabal Kultur Etxeko bazkideen urteko kuota ordaintzekoa izango da lehen epea, eta gaur, otsailak 23, hasi da. Hori egiteko hilabeteko tartea egongo da, martxoaren 23ra arte.

Udaberrian, berriz, ibilgailua edukitzeagatik ordaindu beharreko zergaren epea irekiko da, eta maiatzaren 4a eta ekainaren 3a bitarte egongo da indarrean.

Ondoren, iraila eta urria artean izango dira Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta Ekonomia Jardueren gaineko Zerga (EJZ) ordaintzeko datak, eta udazken hasieran beste hainbat tasa eta kanonen ordainketa epeak ere zabalduko dira: Udal Ondareko Lursailak Lagatzeagatik, Ortu Ekologikoak Lagatzeagatik eta Taxi geralekurako Aparkalekua Erreserbagatik, besteak beste.

Zergen eta tasen inguruko informazio guztia, baita ordainketak modu seguruan egiteko sarbidea ere, Udalaren zerga-atarian dago eskuragarri. Halaber, zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko, herritarrek esan@galdakao.eus helbide elektronikora idatz dezakete.

situs togel

situs toto