Zigiluak sortzeko tailerra antolatuko dute Galdakaon, Gurasolagun ekimenaren barnean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Artesanas Ya
Gurasolagun ekimenaren barnean, zigiluak sortzeko tailerra antolatuko dute Hego Uribeko Berbalagunek Galdakaon. Saioa martxoaren 24an izango da Barandiaran AEKn, arratsaldeko 17:15ean.
Familian euskaraz aritzeko helburua du Berbalagunen Gurasolagun ekimenak eta horretarako hainbat ekintza antolatzen dituzte urtean zehar. Musika, dantza, eskulanak eta beste hainbat uztartzen dituzte saioetan, harremanak euskaraz izan daitezen bultzatzeko asmoz.
Hego Uribeko Berbalagunek ere hainbat saio antolatzen dituzte eta hauetako bat martxoaren 24an egingo dute Galdakaon. Zehazki, zigiluak sortzen ikasteko tailerra eskainiko dute Barandiaran AEKn, arratsaldeko 17:15ean.
Informazio gehiago ezagutu daiteke 607146855 telefono zenbakira deituz edo hegouribe@aek.eus helbidera idatziz.