BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Ane Gurtubai galdakoztarra, Euskadiko sprint triatloi txapelduna

      2025-06-25
      0
    • Maximo Moreno parkea eta Ibaizabal ibaiaren ingurua berreskuratzea eskatu dio PSE-EEk Udalari

      2025-06-25
      0
    • Zinegoak jaialdiko zazpi film ikusgai izango dira Torrezabal Kultur Etxean

      2025-06-25
      0
    • Protokoloak berrikusiko ditu Galdakaoko Udalak, atzo Urretako jaietan gertatutako istripuaren ostean

      2025-06-23
      0
    • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

      2025-06-23
      0
    • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

      2025-06-23
      0
    • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

      2025-06-23
      0
    • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

      2025-06-23
      0
    • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» ...

      2025-06-22
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Zinegoak jaialdiko zazpi film ikusgai izango dira Torrezabal Kultur Etxean

Zinegoak jaialdiko zazpi film ikusgai izango dira Torrezabal Kultur Etxean

Galdakao
2025-06-25
81
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Zinegoak

Duela bi egun hasi zen Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 22. edizioa eta urtero moduan, hainbat herritan ikusi ahal izango dira jaialdiaren lanak. Galdakaon zazpi lan izango dira ikusgai gaur, ekainak 25, eta bihar.

Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 22. edizioa astelehean hasi zen. Egoitza nagusia Bilbo den arren, urtero moduan hainbat herritan ikusi ahal izango dira jaialdiaren lanak, tartean Galdakaon.

Horrela, gaur eta bihar Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea izango da ‘ZGHedapena’ programaren eszenatokia. Gaur, ekainak 25, sei film labur ikusi ahal izango dira:

  • Mdb (Mila Aquila, Argentina, 2025, 18 minutu): 2005. Pilarrek eta bere familiak Mar del Platako goi-klaseko hondartza batean igarotzen dute uda. Han ezagutu du Camila. Hirian, zurrumurrua zabaltzen hasi da, neska-lagunak direla. Bi nerabeek ezkutuan bizi dute lehen maitasuna, onartzen ez dituen gizarte baten aurrean.
  • Arrecife (Angel Morales, Espainia, 2024, 14 minutu): Angel mastektomia egiteko zorian den pertsona trans bat da,89 urteko amonaren etxean bizi dena. Bere prozesua kontatzen du Angelek, itsasoa leku terapeutikoa dela berarentzat, baita disforiaz ere, eta, garrantzitsuena, gorputzarekin adiskidetzeaz, hau da, bere etxearekin.
  • Queimando por dentro (Enock Carvalho, Matheus Farias, Brasil, 2024, 16 minutu): Samuel Neomendekoste Eliza Ebanjelikoko familia brasildar batean hazi zen. Bere sexualitatea esploratzen eta queer nortasuna besarkatzen hasi da, baina kolokan jarri zaio mundua, aitak elizan dantza egitea debekatu baitio. Bertatik bertara dauka bizitza aldatuko dion inflexio-puntua.
  • Inkognita (Julen Gorosabel, Euskal Herria, 2024, 7 minutu): 1979ko ekainaren 10ean, zerbitzutik kanpo zegoen Guardia Zibil batek Francis izeneko transformista hil zuen Errenteriako Apolo tabernan. Gertakari hau Euskal Herriko LGTBIAQ+ mugimendua abiarazi zuen txinparta izan zen.
  • Judo ka (Ander Iriarte, Euskal Herria, 2024, 11 minutu): Nerabezaroa une zaila da. Eskualdeko txapelketarako egun gutxi falta direnean, Judocak eraso arrazista bat jasan eta krisian sartzen da. Lehiatu ahal izateko autokontrola eta autoestimua landu beharko ditu.
  • Azkena (Ane Ines Landeta, Euskal Herria, 2024, 9 min): Loreak ama eta amona ditu erreferentzia. Bi belaunaldi horien bitartez, emakumeei amatasunari dagokionean esleitu zaien loturari buruzko hausnarketa egiten du. Orain berari dagokio ama izan ala ez erabakitzea eta erantzun beharreko galderen erantzunak bilatzea.

Bihar aldiz, ekainak 26, Torrezabal Kultur Etxeak film bakarra hartuko du, kasu honetan film luze bat:

  • Todo el silencio (Diego del Río, Mexiko, 2023, 78 minutu): Goizetan, zeinu-hizkuntzako irakaslea da Miriam, eta, arratsaldeetan, antzerki profesional batean parte hartzen du. Bien bitartean, harreman egonkor eta pasioz betea bizi du bere neska-lagunarekin, Lolarekin. Pertsona gor baten antzeko bizitza daukan arren, dena goitik behera amilduko zaio entzumena galtzen ari dela konturatzen denean.

Saioak doakoak izango dira, baina gonbidapena eskuratu behar da Torrezabal Kultur Etxeko leihatilan edo totemean, edo Udalaren webgunearen bidez.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Protokoloak berrikusiko ditu Galdakaoko Udalak, atzo Urretako ...

Hurrengo albistea

Maximo Moreno parkea eta Ibaizabal ibaiaren ingurua ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Jontxu Martinez usansolotarrak ‘Erlojupekoa’ filma aurkeztu zuen Laburbira zirkuituan

    2023-03-21
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Pontzi Zabalako espaloia hobetzen ari da Galdakao Udala, erorketak saihesteko helburuz

    2024-02-06
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

    2025-06-06
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Metroaren 5. linea eraikitzeko lanek eragina izango dute Galdakaon eta Usansolon

    2024-02-20
    Binke
  • AktualitateaArgazkiak

    ARGAZKIAK | Santa Agedari kantatzera irten dira zenbait herritar gaur Galdakaon eta Usansolon

    2024-02-04
    Binke
  • Aktualitatea

    Arantza Gallastegi ETBko Ur Handitan saioan izan da, futbolaz eta epaile emakume izateaz

    2022-04-20
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Ane Gurtubai galdakoztarra, Euskadiko sprint triatloi txapelduna

Ane Gurtubai galdakoztarrak sasoi onean jarraitzen du eta garaipen berri bat lortu zuen pasa den asteburuan. Ekainaren 21ean...
  • Maximo Moreno parkea eta Ibaizabal ibaiaren ingurua berreskuratzea eskatu dio PSE-EEk Udalari

    Galdakao
    2025-06-25
  • Zinegoak jaialdiko zazpi film ikusgai izango dira Torrezabal Kultur Etxean

    Galdakao
    2025-06-25
  • Protokoloak berrikusiko ditu Galdakaoko Udalak, atzo Urretako jaietan gertatutako istripuaren ostean

    Galdakao
    2025-06-23
  • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

    Galdakao
    2025-06-23

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...