Zapatuan kontzertua eskaini zuen Zopilotes Txirriaos taldeak Usansoloko jaietan eta bertan Galdakaotzat hartu zuen Usansolo, jendearen haserrea eraginez. Taldearen abeslariak Usansolo «lur arazotsua» dela adierazi zuen ere.
Atzo amaitu ziren Usansoloko jaiak eta hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek asteburuan zehar. Zapatuan esaterako, kontzertua eskaini zuen Zopilotes Txirriaos taldeak eta jendearen haserrea eragin zuen, emanaldian zehar egindako zenbait adierazpenengatik.
Galdakaoko Albistegia atari digitalak ezagutzera eman duenez, taldeak Galdakaotzat hartu zuen Usansolo. «Aspaldian ez genuela kontzerturik eskaintzen Galdakaon», adierazi zuen abeslariak.
Usansolo «lur arazotsua» dela azpimarratu zuen ere Zopilotes Txirriaos taldeko abeslariak eta publikoa txistuka hasi zen.




