Espainiar estatu osoko jatetxeak eta mapak biltzen dituen Repsol gidaren Eguzki Sariak banatu ziren astelehenean, Tarragonan egindako ekitaldian. Bertan, lehen eguzkia jaso zuen Zuriñe Garcia galdakoztarraren El Paladar jatetxeak.
Espainiar estatuko jatetxe onenak batzen ditu Repsolek urtero bere gidan eta atzo eman zuen ezagutzera aurten sartuko diren guztiak, Alacanten ospatu zuten ekitaldian. Zehazki, Eguzki Sariak jasotzen dituzten jatetxeak sartzen dira gida honetan, bat, bi edo hiru sari izan ditzaketela.
Aurten Repsolen gidak 83 eguzki berri banatu ditu, tartean Zuriñe Garcia galdakoztarraren El Paladar jatetxeari. BINKEko azala izandakoak urteak eman zituen Galdakaoko Andra Mari jatetxean, eta Michelin izarra lortu zuen. 2022an ordea, El Paladar jatetxea ireki zuen Portugaleten.
Berriak jasotzeaz gain, hainbat jatetxek Repsolen gidan mantentzea lortu du, haien artean galdakoztar bik. Andra Marik bi Eguzki sariei eustea lortu du eta Aretxondok bat izaten jarraituko du.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Repsolen webgunean.




