BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

      2025-06-30
      0
    • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

      2025-06-30
      0
    • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

      2025-06-30
      0
    • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

      2025-06-30
      0
    • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

      2025-06-30
      0
    • Urreta kiroldegia itxiko dute bihartik abuztuaren 31ra bitarte

      2025-06-30
      0
    • Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 300.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-30
      0
    • Aperribaiko Sareak Ehuntzen proiektuari eman dio pintxo solidarioaren dirua Peña Santa Cruzek

      2025-06-27
      0
    • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak

      2025-06-27
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Ohiko kolaboratzaileak
Hasiera›Herritarren iritziak›Ohiko kolaboratzaileak›«Birusetik harago, hezkuntzan kateak», Irati Bediaga

«Birusetik harago, hezkuntzan kateak», Irati Bediaga

Binke
2020-11-18
779
0

Neuretik
Irati Bediaga Rementeria
BINKE / 2020ko azaroa

Birusetik harago, hezkuntzan kateak

Koronabirusaren beldurra dela eta, hezkuntzan inoiz baino arau gehiago agertzen ari dira. Baina kontziente garen heinean hauek gainditzeko baliabideak ere bilatzen ditugu. Zer gertatzen da ordea urteetan zehar inkontzienteki edo itsututa agian eskoletan sortu ditugun arrakalekin? Arrakalak psikomotrizitatea, norbera bere gorputzaren eta mugimenduen ezagutzan, haur hezkuntzara mugatzen dugunean. Sei urterekin nagusiegiak gara antza gorputz atalak sentitzeko eta sentitu gabe, hauek ikasten hasten gara. 

Arrakalak, Gorputz Hezkuntzari, «gimnasia» deitzen diogunean eta astean bi ordutara mugatzen dugunean. Onenean eta oraindik ume bagara bi ordu jolasten —eta jolasarekin ikasten—. Txarrenean, nerabezarora heldu garenez, gure gorputzaren balioa potroa saltatzearen bidez edo pistari hamar buelta ematearen bidez neurtzen. 

Arrakalak, Arte Hezkuntzaren mundu zabala «plastika»-ra txikitzen dugunean, astean pare bat ordutara. Eta tenperak eta buztina egun berezietarako bakarrik, ez dadila gela lar zikindu. Paraleloak egiten eta konpasaren erabileran bikain, baina Frida Kahlo nor izan zen jakin gabe. 

Arrakalak, antzerkigintza eskolaz kanpoko ekintza soila izatera kondenatzen dugunean. Dramatizazioaren bidez mozorroak jantzi norbere barne mundua eransteko. Baina gizarte honek mozorroak bakarrik maite ditu, barne munduak erakustearen beldur da.

Beraz, garai hauetan agian kateak inoiz baino pisutsuagoak badira ere, hezkuntza arautuan —arautuegian— betidanik egon gara kateatuta. Hasiko ahal gara noizbait arrakaletan jolasari, mugimenduari, sormenari, emozioei… hegalak emango dizkien haziak ereiten? 

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Eguzki-izpi bat, mesedez», Jose Inazio Basterretxea

Hurrengo albistea

Erdu Mizkatan: «Orokorrean Somerazale gehiegi daude gure ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Herritarren iritziakOhiko kolaboratzaileak

    «Olabarrieta historian», Aitzol Altuna

    2023-04-24
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Mugak», Irati Bediaga

    2024-10-03
    Binke
  • Herritarren iritziakOhiko kolaboratzaileak

    «Antropozenoa, gizakion itzala Lurrean!», Estibaliz Apellaniz

    2023-04-24
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Liburutegia», Joanes Urkixo

    2025-01-20
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileakZenbaki osoak

    «Andra Mari eliza emakume batek eraiki zuen», Aitzol Altuna

    2023-10-22
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Alboan duzun hori», Julen Gabiria

    2021-11-26
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

Galdakao Atletismo Taldeko Xabier Capetillo usansolotarrak asteburuan Bilbon antolatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa...
  • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

    Galdakao
    2025-06-30
  • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

    Galdakao
    2025-06-30
  • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

    Binke
    2025-06-30
  • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

    Galdakao
    2025-06-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu