BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

      2025-05-31
      0
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

      2025-05-30
      0
    • Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan

      2025-05-30
      0
    • Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berria antolatu dute biharko

      2025-05-30
      0
    • Pintxoaren Ibilbidea Galdakaora itzuliko da gaurtik ekainaren 8ra bitarte

      2025-05-29
      0
    • Gorka Mardaras eta Joseba Ostolaza omendu zituen Umore Ona futbol taldeak

      2025-05-29
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›BIDEOA | Usansoloren segregazioaren alde, bozkatu zutenen %81,54
Usansolo

BIDEOA | Usansoloren segregazioaren alde, bozkatu zutenen %81,54

Usansolo
2022-03-28
879
0

Lurraldetasuna
BINKE / 2022ko martxoa

Usansoloren segregazioaren alde, bozkatu zutenen %81,54

TESTUA ETA IRUDIAK: Jon Gomez Garai

Hainbat urteko eskaeren ostean, eta Galdakaoko Udalean oposizioan dauden alderdi guztien kritikarekin bada ere, usansolotarrek Usansolo udalerri independente izatea gura duten ala ez modu ofizialean bozkatu zuten lehenengoz pasa den domekan: bozketara deituta zeudenen %63,12ak hartu zuen parte eta horien %81,54 segregazioaren alde agertu zen. Binkek eguneko jarraipena egin zuen bere Twitter kontutik, eta bideo-erreportaje hau osatu du egunaren laburpen gisara.

https://www.youtube.com/watch?v=vVuVNWEhOk8

Egun seinalatua izan da martxoaren 27a, Binkek Usansoloren segregazioaren inguruko galdeketa ofizialaren berri otsailaren 11n eman zuenetik. Seinalatua, eta historikoa; galdeketaren alde egon zein ez, Usansolok udalerri independente izan behar duela sinisten dutenentzako zein ez: usansolotarrek lehenengoz izan zutelako atzo, domeka, euren etorkizun administratibo eta politikoaren inguruko iritzia modu ofizialean emateko aukera.

Galdakaoko Udalak bere baliabideekin antolatu zuen galdeketa ofizial hau martxoaren 27an, Udal Gobernuko kide diren EH Bildu, Auzoak, Elkarrekin Podemos eta Usansolo Herriaren erabakiarekin. Erabakia hartu ostetik, galdeketaren aldeko eta kontrako kanpaina hasi zuten alderdi batzuek: Usansolo Herriak aldeko kanpaina egin zuen, Udal Gobernuko beste kideek babestu egin zuten, eta kontrako kanpaina egin zuten aldiz oposizioan dauden EAJk eta PSE-EEk, lehenengoak Usansoloko etxeetan soilik banatutako eskuorri batekin eta PSE-EEk Galdakao osoan banatutakoarekin.

Are gehiago, EAJko bozeramaile den Fernando Izagirrek galdeketa egitearen arriskuaz ohartarazi zuen Binkeren bidez urtarrilaren 26an, Usansolok Espainiak exijitzen dituen 5.000 biztanleak izatearen baldintza betetzen ez duen bitartean ezin izango baita «jendearen ilusio horrekin jolastu» eta galdeketa hau antolatzeagatik «Espainiako Auzitegi Gorenak idazkariaren eta zinegotzien aurka egin dezakela» abisatuz.

Hala ere, galdeketa egin, egin zen, eta normaltasunez egin ere. Binkek egun osoko jarraipena egin zuen bere Twitter kontutik, unean uneko 30 argazki eta bideoz josirik. Beheko txio honen haritik segika ikus-entzun daiteke egun osoko kontakizuna:

https://twitter.com/infobinke/status/1507974146155851777

«Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?» galdetu zitzaien Usansolon erroldatutako 16 urtetik gorako —galdeketek halaxe baimentzen dutelako, hauteskundeek ez bezala— 3.771 herritarrei.

Botoa emateko aukera zuten herritarren %63,12ak hartu zuen galdeketan parte, 2.302 pertsonak guztira. Behin galdeketa eginda, hauek izan ziren bozketak utzitako behin betiko emaitzak, botoen %100 zenbatuta:

  • Bai: %81,54 (1.877 boto)
  • Ez: %%14,29 (329 boto)
  • ED/EE: %2,04 (47 boto)
  • Baliogabeak: %1,22 (28 boto)
  • Zuri: %0,91 (21 boto)

Orain, emaitza hauekin —eta Usansoloren segregazioa eta hau burutuz gero Galdakaori utziko lioken egoera aztertzen duen memoria— eskuan, Galdakaoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari helaraziko dizkio aipatutako datuok. Ez baitzen galdeketa hau loteslea izan, hau da, erabakitakoa ez da berehala indarrean jarriko. Orduan beraz, Bizkaiko Batzar Nagusiak izan beharko dira domekako galdeketa honi kasu egiten diotenak edo ez.

Monika Mena Usansolo Herria plataformako bozeramaileak «Bizkaiak galdeketa honen emaitzari baiezkoa emongo deutsola» uste du, Binkeri hala kontatu zion moduan eta 2021eko uztailean Bizkaiko alderdi guztien ahozko babesa jaso ostean —Binkek batu zuen bezala—.

Baina segregazio prozesu honi Bizkaiak babesa ematen badio ere, ikusi beharko da gero Espainiako Auzitegi Gorenak zein bide hartzen duen eta Usansolo Bizkaiko 113. udalerria izatea ahalbidetzen duen edo ez.


Albiste honekin lotuta…

https://binke.eus/martxoaren-27an-egingo-da-usansoloren-segregazioaren-inguruko-galdeketa/
https://binke.eus/usansoloren-segregazioaz-gaur-iragarritakoa-egia-ez-dela-salatu-du-eajk/
https://binke.eus/usansolo-udalerri-independente-izango-bada-zer-gertatuko-da/
https://binke.eus/bizkaiko-alderdi-guztien-ahozko-babesa-jaso-du-usansoloren-segregazioak/

 

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ogia eta bizkotxoak egiteko txapelketa izango da ...

Hurrengo albistea

Gazte Eguna bueltan da: maiatzaren 7an antolatuko ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Galdakaon eta Usansolon kendutako loreak herritarren artean oparituko ditu Udalak

    2022-05-10
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Galdakoztarren %64,1 Usansoloren erabakitzeko eskubidearen alde dago

    2022-03-25
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Usansoloko V. Herri Lasterketa ekainaren 5ean antolatuko da

    2022-05-31
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko du Usansolok

    2022-03-15
    Usansolo
  • Herritarren iritziak

    «Liburutegi zerbitzu duina eskatzen diogu Udalari», Usansoloko ikasle taldea

    2022-05-30
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Bizkaiko PP ere Usansoloren segregazioaren alde agertu da

    2022-05-10
    Usansolo

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

Bihartik aurrera, ekainak 1, eta ekainaren 30era bitarte, Galdabusak udako ordutegia izango du. Neguko zerbitzua mantenduko da...
  • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

    Galdakao
    2025-05-30
  • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

    Usansolo
    2025-05-30
  • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta Herri Lasterketa

    Usansolo
    2025-05-30
  • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

    Galdakao
    2025-05-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...