BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

      2025-06-06
      0
    • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

      2025-06-06
      0
    • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

      2025-06-06
      0
    • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

      2025-06-06
      0
    • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

      2025-06-06
      0
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

      2025-06-05
      0
    • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

      2025-06-05
      0
    • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

      2025-06-05
      0
    • Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Europako errekorra hautsi du, 4×50 errelebotan

      2025-06-04
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Galdakaoko Udalak 11,5 bider handituko du Erletxe industrialdeko dirulaguntza

Galdakaoko Udalak 11,5 bider handituko du Erletxe industrialdeko dirulaguntza

Binke
2022-05-13
990
0

Ekonomia
BINKE / 2022ko maiatza

Galdakaoko Udalak 11,5 bider handituko du Erletxe industrialdeko dirulaguntza

TESTUA ETA ARGAZKIA: Binke

Orain bi urte sortutako Erletxe Industrialdeko Enpresen Elkarteak bere lehenengo Batzar Orokorra egin du gaur Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. Datozen hilabeteetarako inbertsio asko iragarri dituzte, tartean ibilgailuen matrikulak identifikatzen dituen kamerak jartzea edota Udalak 10.000 eurotik 115.000 eurora igo duen dirulaguntza jasotzea.

Bizkaiko industrialderik handiena da Erletxekoa, izen bereko auzo galdakoztarrean kokatuta dagoena. Ordea, urte askotan bertako enpresen arteko proiektu komunik egon ez denez, «sortu barri dan alkartearen bitartez asko hobetuko» dela esan du Iñigo Hernando alkateak, gaur elkarteak lehenengoz antolatu duen Batzar Orokorrean. Bada, elkarte honi bideratutako dirulaguntza 11,5 bider handituko du Udalak aurten.

Alkateak ireki du Erletxe Industrialdeko Enpresen Elkartearen (EIEE) Batzar Nagusia, Begoña Ojanguren EIEEko presidentearen gonbidapenez. Aurkezpenean Hernandok «Galdakaoko Udalarentzat Erletxe industrialdea estrategikoa» dela azpimarratu du, «baita politikoki be». Gainera, Hirigintza Plan berrian kontuan hartuta dagoela gogoratu eta berau handitzeko asmoa duela ere iragarri du. «Baina ganera, enpresak erakartzea be lortu behar dogu», adierazi du Udalaren ordezkari nagusienak.

Bere berben ostean, Ojangurenek Batzar Nagusiko puntuei ekin die, eta berri inportanteak iragarri dizkie Torrezabal Kultur Etxearen areto nagusira gerturatu diren industrialdeko enpresariei, gehienak poligonoa bera hobetzera bideratuko diren berriak.

Egingo diren inbertsioak azaldu aurretik, elkarteko presidenteak eta beste hainbat kidek jaso dituzten eta jasoko dituzten dirulaguntzen berri eman dute. Nabarmenak dira jasoko dituzten dirulaguntzak, eta horiei erreparatzea garrantzitsua ikusten du hedabide honek. Bada, Galdakaoko Udalak esaterako, 2020tik 2022ra bitarte 11,5 aldiz handituko du industrialde honetara bideratuko duen dirulaguntza. Bizkaiko Foru Aldundiak berriz, 5,5 bider handituko du 2021etik hona.

Erletxe Industrialdeko Enpresen Elkartearen diru-iturriak publikoak dira, eta Aldunditik zein Udaletik baino ez dute babesa jasotzen. Hauek dira azken urteotan —aurretik ez zen elkartea bera existitzen— EIEEk jasotako dirulaguntzak:

  • Galdakaoko Udalak, 2020an, 10.000€.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak, 2021ean, 12.750€.
  • Galdakaoko Udalak, 2021ean, 20.000€.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak, 2022an, 71.221€.
  • Galdakaoko Udalak, 2022an, 115.000€.

Iaz 32.750 euroko dirulaguntza izan zuen Erletxeko industrialdea hobetzeko eta kudeatzeko sortutako elkarteak. Aurten berriz dirulaguntza hori 186.221 eurokoa izango da.

Lehenengo inbertsioak

«Jasotako dirua alkarteak ez dau bere batzordeko kideak ordaintzeko erabiliko, guk lan bolondresa egiten dogulako», esan du Ojangurenek, «danona dan industrialdea hobetzeko erabiliko dogu —eta erabiltzen gabiz— diru kopuru hori». Egin diren edo egingo diren lehenengo inbertsioak sergutasuna hobetzeko, seinaletika berrizteko eta mantentze-lanetarako izango dira bereziki.

Segurtasunean, esaterako, bideozaintzako bost kamera berri jarri dira industrialdean zehar. Horietariko bana sarreretan dago —sarrera bi baino ez ditu poligonoak—, eta bertatik sartu eta irtetzen diren ibilgailu guztien matrikulak identifikatzen ditu, «poliziak edozein unetan behar izan ezkero, eurei bidaltzeko», abisatu dute elkartekoek. Are gehiago, orain dela gutxi lapurreta baten ondorioz Ertzaintzari irudiak bidali zizkiotela ere gogoratu du elkarteko batzordekide batek.

Matrikulak identifikatzeko bi kamera horiez gain, beste hiru kamera domotika sistemaren bitartez jarri dituztela azaldu dute gaur, «sartzen diren ibilgailu guztien ibilbidea, noranzkoa eta toki bakoitzean ematen duen denbora kontrolatzeko», azaldu dute EIEEko kideek. Neurri hauekin lapurretak eta bandalismoa ekidin gura dute.

Industrialdeko eta plataforma bakoitzeko sarreretan dauden seinaleak ere berriztu egingo dituzte, eta zein plataformatan zauden adieraziko duten panel berriak jarriko dira. Argiteria ere hobetu egingo da, «farola asko jausita edo matxuratuta dagozalako», onartu du elkarteko buruak.

Erletxe Industrialdeko Enpresen Elkarteak, jasotzen duen dirulaguntzaz gain, Udalari bere funtsetatik inbertsio gehiago egitea ere eskatu dio; hala nola, asfaltatze lanak egitea —«bereziki sarrerako errepideak zuloz beteta dagozalako», aldarrikatu dute bertaratutako zenbait enpresarik— edota espaloiak hobetzea. Eskatutako hori «Udalaren ardura da gainera», gogoratu du publikotik hainbatek.

Baina Erletxeko industrialdea lursail publiko eta pribatuz beteta dago, eta «nahasmena sortzen da sarri, eremu bakotxa nork ordaindu behar dauan jakiteko», onartu du Ojangurenek. Horregatik, horren aurrean, EIEEk egingo duen beste inbertsio bat ikerketa juridikoa kontratatzea izango da, eremu bakoitza norena den ezagutu eta beraz, konponketa-lanak nori dagozkion zehazteko.

Erletxe Industrialdeak webgunea ere estreinatu du eta bertan izena eman dezake lantegi multzo honetan dagoen edozein enpresak. Horretaz gain, ondasunen bat saltzeko edo alokatzeko duenak ere bertan iragarri dezake bere eskaintza.

Datorren urtera begira, Erletxen lantegia duten jabeek euren jabetzaren metro karratu bakoitzeko 0,50€ ordaintzea ere proposatu du elkarteak, «bazkideak ez daukaguzanez, eta edozein komunitatetan egiten dan moduan, bakotxak bere alea jarri eta hobekuntza gehiago egin ahal izateko industrialdean», justifikatu dute Batzar Orokorrean.

Erletxe industrialdeak 142 enpresa hartzen ditu gaur gaurkoz, eta horietariko 86 dira EIEE elkarteko bazkide —iaz baino 38 enpresa gehiago—.

Kontaktua:
www.poligonoerletxe.eus
poligonoerletxe@gmail.com


Albiste honekin lotuta…

https://binke.eus/erletxe-industrialdea-hobetzeko-akordioa-sinatu-dute-udalak-eta-enpresen-elkarteak/

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Apirileko Binkekide irabazleak: Aitor Zelaia eta Christian ...

Hurrengo albistea

EGITARAUA | Galdakaoko bonbardaketaren 85. urteurrena oroituko ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Egoera klinikoak simulatzeko zentro berritzailea ezarri dute Usansoloko ospitalean

    2024-10-23
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Dozenaka lagun batu ziren Galdakaoko etxegabetze bi salatzeko

    2022-12-16
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Gazteentzako ‘Gurot’ tribial lehiaketa martxan da Galdakaon

    2024-10-29
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Ukrainara jakiak eta materiala bidaltzeko bilketa-puntua ireki dute Galdakaon

    2022-03-07
    Binke
  • Aktualitatea

    Inoizko Kaiolarik euskaldunena izango da aurtengoa

    2021-06-17
    Binke
  • Aktualitatea

    Eraso matxisten kontrako manifestazioa deitu du gaur Momoak taldeak

    2022-09-08
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

Saskibaloia duela urte luze utzi zuen emakume talde batek Nerbioi Rivers sortu zuen duela hiru urte eta ordutik hainbat txapelketetan...
  • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

    Galdakao
    2025-06-06
  • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

    Galdakao
    2025-06-06
  • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

    Galdakao
    2025-06-06
  • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

    Galdakao
    2025-06-06

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu