
Adinekoei zuzendutako dinamizazio zerbitzua jarri du martxan Usansoloko Udalak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: I. M.
Usansoloko adinekoen bizitza soziala eta komunitarioa indartzen jarraitzeko asmoz, adinekoentzako dinamizazio zerbitzua jarri du martxan Udalak. Herriko jubilatuen etxean kudeatzen da zerbitzua.
Usansoloko Udalak adinekoentzako dinamizazio zerbitzu bat sortu du, «adinekoen bizitza soziala eta komunitarioa indartzen jarraitzeko». Maiatzaren 5etik aurrera dago martxan eta Gure Etxea jubilatuen etxean kudeatzen da zerbitzua.
«Zerbitzu honek Gure Etxeak adierazitako behar bati erantzuten dio eta gure adinekoei zuzendutako jarduerak lagundu, bultzatu eta dinamizatzea du helburu», Udalaren esanetan.
Dinamizazioa Suspergintza Interbentzio Sozialaren ardurapean egongo da, mota horretako programetan espezializatutako erakundea, eta hilean sei orduko iraupena izango du.