BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Enbaxadoreak
Hasiera›Elkarrizketak›Enbaxadoreak›Aketza Uranga: «Nire etorkizuna Galdakaotik urrun samar ikusten dut»

Aketza Uranga: «Nire etorkizuna Galdakaotik urrun samar ikusten dut»

Binke
2022-02-21
1179
0

Aketza Uranga Arza, Stuttgarteko galdakoztarra
BINKE / 2022ko otsaila

«Nire etorkizuna Galdakaotik urrun samar ikusten dut»

Sortzez: Urreta-Bengoetxekoa.
Gaur egun: Stuttgarten, Baden-Württemberg (Alemania).
Jaiotza urtea: 1998.
Ikasketak: Ingeniaritza Industriala EHUn.
Zertan dabil: Masterra amaitzen.

Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Betiko ohiturak alde batera utzi eta bizitza berri bat hasteak eraman ninduen herritik alde egitera. 23 urte Galdakaon bizi ostean, mundua ezagutzeko garaia heldu zaidala sentitzen dut.

Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Bakarrik bizitzeak dakartzan betebeharrak. Hasieran zaila egiten da eguneroko betekizunak aurrera eramatea —janaria egitea, arropa garbitu eta lisatzea…—. Bestetik, bertoko ordutegiei moldatzea, hemen jendea gaueko zortziretarako afalduta dago.

Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena? Eta alderantziz? Hainbat kultura desberdin barrutik ezagutzeko aukera, herritik mugitu gabe. Hain zuzen ere, nire pisukideak Pakistan, Turkia eta Thailandiakok dira. Bestetik, mendiak eta hondartzak etxetik gertu izateak ez dauka inolako alderaketarik. Eta hori Euskal Herritik urrun aurkitzea zaila edo ezinezkoa da.

Zeren falta sumatzen duzu han? Euskal Herritik etorrita arraroa badirudi ere, eguzki orduak faltan ditut, badira zenbait aste jada eguzkirik ez dudana ikusi. Horretaz aparte, noski, familia, kuadrila, bertako janaria… eta hainbat gauza faltan ere baditut.

Zer gomendatuko zenioke zure herritar bati, han bisitatzeko? Nire ustez hizkuntzaren oinarrizko ezagutza bat izatea derrigorrezkoa da. Ia biztanleria osoak ingelesa ulertu eta hitz egin arren, ez dute gustuko bere hizkuntza alde batera uztea. Nahiko harroak dira horretarako.

Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Batez ere, gure bizimoduak alderatzen ditugu, desberdintasun pila bat daude hainbat arlotan: aisialdi denbora, lana, ikasketak… Adibidez, gehien harritu ninduen gauza, astean zehar 20:00 inguruan kaleko bizitza «itzali» egiten da. Ez dago ia jenderik, autorik… eta denda, kafetegi… gehienak ixtear daude. Aldiz, Galdakaon uneoro Someran kalimotxo bat hartzeko aukera daukagu.

Zer dakite gure herriaz? Denetarik dago, Euskal Herria mapan kokatzen ez dakitenak, eta gure herriaren historia gaurkotuta dutenak ere badaude. Hala ere, gehienok Bilbo ezagutzen dute Athletic futbol taldeari esker.

Zer zenekien zuk hangoaz? Herriaren historiaz aparte, entzunda neukan hemengo jendea burugogorra eta serioa zela, eta behin hemen egonda egiaztatu dut. Hala ere, jende jatorra da, arauak oso gutxitan hausten dutenetarikoak. 

Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak? Gaur egun Masterra hemen amaitzea da nire helburua. Eta etorkizunean ingeniaritza arloko lanpostu bat aurkitzea, edonon; Alemania, Europako edozein beste herrialde, Estatu Batuak… ez diot inongo bazterri aterik ixten. Baina egia da momentuz nire burua Galdakaotik urrun samar ikusten dudala. Beti egongo da jatorrira bueltatzeko aukera.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Irati González: «Emakume garrantzitsuak lantzen ditut nire ...

Hurrengo albistea

«Txinatik dator tearen kondaira», Antton Irusta

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Enbaxadoreak

    Idoia Álvarez: «Euskaraz hitz egitea faltan sumatzen dut hemen, Valentzian»

    2021-01-22
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Argiñe Belakortu: «Covida ez da Australiara heldu eta normal bizi izan gara beti»

    2021-03-22
    Binke
  • ElkarrizketakEnbaxadoreak

    Leire Bilbao: «Bizimodua da Yucatanen gehien somatu dudan aldaketa»

    2023-04-21
    Galdakao
  • Enbaxadoreak

    Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

    2025-02-24
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

    2025-05-26
    Binke
  • AktualitateaEnbaxadoreak

    Alejandro Ruiz galdakoztarra «Vascos por el mundo» saioko protagonista

    2022-10-10
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu