Aktualitatea 

Maxameko langileak EiTBren eta El Correoren egoitzen atarian batu dira

2022-03-01
EkonomiaBINKE / 2022ko martxoa Maxameko langileak EiTBren eta El Correoren egoitzen atarian batu dira TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Maxameko langileak Otsailaren 16tik greba mugagabea egiten ari bada ere Maxam lehergaien lantegiko gehiengo nagusia, Bizkaiko hedabide nagusiek euren borrokaren berri ematen ez dutela salatu dute gaur dozenaka langilek Bilboko EiTBren eta El Correoren egoitzen atarian. Zuhatzuko lehergaien lantegi historikoko langileen gehiengo nagusia greba mugagabea egiten ari da otsailaren 16tik, Binke kontatzen ari den bezala. Baina geroztik, Bizkaiko hedabide nagusiek horren berririk eman ez dutena kexatzen ari dira langileak. Horregatik gaur, martitzena, EiTB eta El Correo komunikabideen egoitzen atarietan batu dira Maxameko

Martxoaren 8ko egitaraua argitaratu du Momoak Talde Feministak

2022-03-01
Emakumeen Nazioarteko EgunaBINKE / 2022ko martxoa Martxoaren 8ko egitaraua argitaratu du Momoak Talde Feministak TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Emakumeen Nazioarteko Egunean Momoak talde feminista galdakoztarrak bultzatuta sortu den Martxoak 8ko Asanbladak antolatutako sei ekintzen berri eman zuten atzo, astelehena. Sei horiek amaitu ostean Bilboko manifestaziora joateko deia egin dute feministek. Galdakaoko Mozoilo Moreak —Momoak izenez ezagunak— talde feministak martxoaren 8ko egitaraua antolatzeko Martxoak 8ko Asanblada osatu zuen, eta herritar talde honek osatu du atzo astelehena, otsailak 28, argitaratu zuten egitaraua. Guztira sei ekintzak osatuko dute egun osoko egitaraua eta arratsaldean Bilbora joateko deia egin dute feminista galdakoztarrek. Hauxe

Boliñak eta Atzekoz Aurrera kuadrilek irabazi zuten mozorro lehiaketa

2022-02-28
InauteriakBINKE / 2022ko otsaila Boliñak eta Atzekoz Aurrera kuadrilek irabazi zuten mozorro lehiaketa TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Zizpa Gazte Konpartsa Inauteri galdakoztarretako egitarauean «gazteen arteko giro ezin hobea» sortu zen mozorro lehiaketan, Zizpa Gazte Konpartsaren arabera. Guztira 18 kuadrilak hartu zuten parte eta sari nagusiak Boliñak eta Atzekoz Aurrera kuadrilek irabazi zituzten. Bertan Behera kuadrilak berriz mozorro txarrenaren «domina» eraman zuen. Esperotakoa baino balorazio hobea» egin dute Zizpa Gazte Konpartsa galdakoztarreko kideek aurtengo inauteriek eman dutenaz. Horrela kontatu dio Zizpako kide batek Binkeri: «Barre piloa egin genduan, eguraldia be lagun izan genduan eta giro ezin hobea sortu zan gazte guztion

Euskaraldia dinamizatzaile bila dabil Galdakaon

2022-02-28
EuskaraBINKE / 2022ko otsaila Euskaraldia dinamizatzaile bila dabil Galdakaon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Binkeren artxibotik, 2019ko Euskaraldiaren aurkezpenekoa Euskaraldia ariketa sozialaren hirugarren edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitarte antolatuko da Euskal Herri osoan. Galdakaoko ekimenaz arduratuko den pertsonaren bila dabil Euskaltzaleen Topagunea, bederatzi hilabeteko lan-kontratua eskainita. Bueltan da Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Aurtengoa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitarte antolatuko da, eta aurrekoetan egin bezala, aurten ere dinamizatzaile bila dabil ekimenaren sustatzaile nagusia, Euskaltzaleen Topagunea. Herri bakoitzak kontratupean dagoen dinamizatzailea izan ohi du. Galdakaok aurreko edizioan izan zuen lehenengoz, eta aurten ere horren beharra ikusten dute antolatzaileek. Horregatik, ondoko lan-eskaintza egin

Bidegorriaren aldeko bosgarren martxa antolatu zuten zapatuan

2022-02-28
MugikortasunaBINKE / 2022ko otsaila Bidegorriaren aldeko bosgarren martxa antolatu zuten zapatuan TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Biziz bizi taldea Bilbotik Galdakaorako bosgarren martxa antolatu zuten Biziz Bizi taldekoek zapatuan, otsailaren 26an, hiriaren eta herriaren arteko bidegorria exijitzeko. Udalerrien arteko bide seguru bat» exijitzen duen ekimena antolatzen duten Biziz Biziko taldeko kideek, hamaika kilometroko martxa antolatu zuten zapatuan Bilbotik Galdakaora. Ekimenean 50 txirrindulari baino gehiago batu ziren bizikleta eta oinezkoentzako konponbidea eskatzeko, beste behin. Urteko bigarren martxa honetan ere, bidegorria «Nerbioi eta Ibaizabaletik premiazkoa» dela erreklamatu dute eta erakundeei «agindutakoa betetzea» eskatu diete. Galdakao eta Bilbo batuko dituen bidegorri baten plana 2003tik

Deskargatu hemen 2022ko inauterietako egitaraua

2022-02-25
JaiakBINKE / 2022ko otsaila Deskargatu hemen 2022ko inauterietako egitaraua TESTUA: Jon Gomez GaraiIRUDIAK: Galdakaoko Udala Gaur hasiko dira 2022ko inauteriak Galdakaon, Usansolon eta Aperribaien, eta ondoko esteka honetan deskargatu dezakezu egitarau osoa, otsailaren 25etik martxoaren 12ra bitarte. Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, otsaileko azken barikuarekin hasiko dira 2022ko inauteriak Galdakaon, Usansolon eta Aperribaien. Martxoaren 1era bitarte iraungo dute, nahiz eta martxoaren 12an Usansolok oraindik izango duen zer ospatu, Iñude eta Artzaien inauteriak ospatuko baititu herrian. Galdakaoko Udalak argitaratutako egitarau osoa PDF formatuan deskargatzeko aukera eskaini gura dizu Binkek beheko estekaren bitartez:

Jose Mari Villa galdakoztarra MIReko bosgarrena izan da

2022-02-24
MedikuntzaBINKE / 2022ko otsaila Jose Mari Villa galdakoztarra MIReko bosgarrena izan da TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Jose Mari Villa Jose Mari Villa González galdakoztarrak Barneko Mediku Egoilarra –BAME, MIR gaztelaniaz– azterketako bosgarren postua lortu du espainiar estatu mailan, aurten urtarrileko deialdian aurkeztu diren 13.000 ikasleen artetik. Binkek berarekin hitz egiteko aukera izan du. Ekainetik urtarrilera arte egon dira medikuntzako zein osasun saileko beste ikasketetako ikasleak haien «bizitzako azterketarik garrantzitsuenetarikoa» prestatzen. Baina ez dira zazpi hilabete horiek bakarrik izan, Jose Mari Villak (Galdakao, 1997) «maratoi luze baten azkenengo esprint luzea» izan dela dio, eta graduko seigarren urtetik azterketa honetan pentsatzea oso

BIDEOA | Galdakaon anbulatorioko teilatutik Osakidetzako grebaren aldeko pankarta eskegi duten unea

2022-02-23
Langile grebaBINKE / 2022ko otsaila Galdakaon anbulatorioko teilatutik Osakidetzako grebaren aldeko pankarta eskegi duten unea TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: ELA sindikatua Greba egunak deitu ditu Osakidetzako gehiengo sindikalak otsailaren 25 eta 28rako, eta horren berri ematen duen pankarta handia eskegi dute Galdakaoko anbulatorioko teilatutik behera. ELAk grabatutako bideo honetan erakutsi dugu une hori. Osakidetzako gehiengo sindikalak greba egunak ditu deituta datorren otsailaren 25 eta 28rako. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren «immobilismoa ikusita», mobilizazioetara joko dute berriro Osakidetzako beharginek: hilaren 25ean lehen arretan izango da lanuztea, eta 28an, berriz, Osakidetza osoan. Greba egun horiek gogoratzeko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako

Banketxeetako zuzendariei gutun bana bidali die Galdakaoko alkateak

2022-02-23
PentsiodunakBINKE / 2022ko otsaila Banketxeetako zuzendariei gutun bana bidali die Galdakaoko alkateak TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Galdakaoko Udala Galdakaoko Pentsiodunen Mugimenduak babesa eskatu dio Udalari eta alkatea banketxeen eta adinekoen arteko bitartekari izateko prest dago. Pasa den astean, Galdakaoko Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariak alkatearekin batzartu ziren udaletxean, banketxeekin dituzten zailtasunen aurrean laguntza eske. Bilera horretan Udalaren eta Iñigo Hernando alkatearen babesa jaso zuten, azken honek herriko banketxeetako zuzendariei gutun bana bidaliko ziela iragarriz. Adinekoen mugimenduak eta alkateak astelehenean eman zuten honen berri publikoki, pentsiodunen ohiko mobilizazioaren ostean udaletxe aurrean, eta gaur bidali ditu Hernandok aipatutako gutunak. Udalerrian dauden hamabi sukursalek jasoko

Euskaltzain galdakoztarrak omendu ditu Udalak

2022-02-22
EuskaltzaindiaBINKE / 2022ko otsaila Euskaltzain galdakoztarrak omendu ditu Udalak TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Galdakaoko Udala Euskaltzain galdakoztarrak diren Jesus Eguzkitza, Manu Etxebarria, Nagore Etxebarria eta Asier Bidart omendu zituen atzo Udalak Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean. Pasa den azaroan argitaratu zuen Binkek Jesus Eguzkitza, Eguzki, Arrazolan jaiotakoa dena eta Galdakaon 46 urte daramatzana, ohorezko euskaltzain izendatu zutela Euskaltzaindian. Hala ere, Galdakaok beste hiru euskaltzain ditu: Nagore Etxebarria, Manu Etxebarria eta Asier Bidart, azken bi hauek Binkeren hileroko kolaboratzaileak dira. Udalak «orain arte aitortzarik jaso ez duten» Euskaltzaindiako lau kide hauei omenaldia egin zion atzo udaletxeko pleno aretoan, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Segregazioari buruzko memoria usansolotarrei azalduko die UHk

2022-02-22
LurraldetasunaBINKE / 2022ko otsaila Segregazioari buruzko memoria usansolotarrei azalduko die UHk TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Otsailean bi berbaldi eta martxoan beste bi antolatu ditu Usansolo Herriak txoko ezberdinetan herritarrek «Desanexioko Memoriaren» inguruko informazioa jaso dezaten galdeketa ospatu aurretik. Hemen batu du Binkek lau hitzaldi horien berri. Usansolo Galdakaotik bereizteko eta udalerri bihurtzeko prozesua azaltzen duen memoria aurkeztu die alderdiak herritarrei. Hainbat enpresa ezberdinen laguntzarekin landutako informea dela diote, eta herritarrek laburpen bat jasoko duten arren, nahi duenak informazio guztia batzen duen 600 orrialde inguruko memoria UHko lokalean edo korreo bidez eskuratu dezakela iragarri dute. Buzoietara heldu den

Metroa Galdakaora 2027an iritsiko dela iragarri dute Jaurlaritzak eta Aldundiak

2022-02-21
GarraioaBINKE / 2022ko otsaila Metroa Galdakaora 2027an iritsiko dela iragarri dute Jaurlaritzak eta Aldundiak TESTUA: Xabi Ealo DiazARGAZKIAK: Eusko Jaurlaritza Europako funtsei itxaron gabe, lanak urrian hasiko dituztela eta Metroa Galdakaora 2027rako eta ospitalera 2029rako iritsiko dela iragarri dute prentsaurreko bateratuan gaur Iñigo Urkullu lehendakariak, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Iñaki Arriola Garraio sailburuak. Eskertuta agertu da Iñigo Hernando alkatea. Bilboko Metroa 2027an iritsiko dela iragarri du gaur Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. Horretarako obrak aurtengo urrian hastea aurreikusten dutela adierazi dute. Lehendakaritzan egin duten prentsaurrekoan, Iñigo Urkullu lehendakariak, Iñaki Arriola garraio sailburuak eta Unai Rementeria ahaldunak Metroa Galdakaora

situs togel

situs toto