ObrakBINKE / 2022ko apirila Pontzi Zabalako aldapa mekanikoen lanak datorren hilean hasiko dira TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Google Earth Pontzi Zabala kalean lehenengo arrapala mekanikoak jarriko dituzte, eta horiek eraikitzeko lanak maiatza bukaera eta ekaina hasiera bitartean hastea aurreikusten dute. Galdakaoko Pontzi Zabala kalean lehenengo aldapa mekanikoak jartzeko hitzarmena sinatu du Udalak 1.158.781,89 euroren truke. Proiektu honetan arituko den enpresak hilabeteko epea du herri-lanekin hasteko, beraz, maiatzeko azken hastea eta ekaineko lehenengo astea bitartean hasi beharko dira. Obren zailtasuna eta prezio igoera dela eta, proiektua fase ezberdinetan banatu dute, urtea amaitu aurretik aldapa martxan egoteko nahiarekin. Helburua, kaleko «irisgarritasuna» hobetzea