BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Urrirako beste lau ekintza antolatu ditu Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak

Urrirako beste lau ekintza antolatu ditu Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak

Binke
2022-10-04
671
0

TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Rg Studio

Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak urrirako beste lau ekintza ezberdin antolatu ditu eta lehenengoa eguen honetan izango da, Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hemen batu du Binkek eskaintza osoa.

Irailean bezala, urrian ere adinekoentzako ekintzak antolatu ditu Galdakaoko Udalak Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuarekin. Helburua, aurreko hilean bezala, pertsona nagusiek udazkena indartsu, ilusioz eta ikasteko gogoz bizitzea da, «jende berria ezagutzeko eta norbere buruarekin gustura sentitzeko» aukera eskainiz.

Ekintza guztietako inskripzioak Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuan egin daitezke edota 944 010 545 zenbakian. Pertsona bakoitzak gehienez bi inskripzio egin ahalko ditu, eta ohi bezala, plazak baino izen-emate gehiago egotekotan, zozketa egingo da.

Hauek dira antolatu diren ekintzak:

  • Adinekoen Nazioarteko Eguna, urriaren 6an, eguena: Nazioarteko eguna urriaren 1ean izan den arren, ospakizuna egin gura da, eta horretarako, Galdakaotik euskal musikaz girotutako ibilbide bat antolatuko da adineko pertsona guztiak animatu daitezen.
    Ekintza honetan izena emateko epea urriaren 3tik dago zabalik.
  • Garuneko gimnasia: Pertsona nagusiak aktualitatearekin erlazionatuta mantentzeko balio du, memoria landuz eta iraganeko, oraingo eta etorkizuneko gaien inguruan hausnartuz. Helburua adinekoak hiru esparruetan —espazio-denbora-pertsona— orientatuta mantentzea da.
    Memoria eta arreta gaitasunak landuko dira kalkulu eta hizkuntzaren bitartez, partaideen arteko elkar interakzioa bultzatuz. Gainera, planifikaziorako eta arazoen aurrean konponbideak bilatzeko teknikak irakatsiko dira, adierazteko gaitasuna hobetzeko, eta abar.

    Ekintza honetan izena emateko epea urriaren 3tik dago zabalik, eta hiru zentrotan antolatuko da:
    • Elkartea adinekoen zentroa —Olabarrieta-Aperribai—: Eguenero urriaren 20tik ekainaren 15era, 10:00etatik 11:30era.
    • Etxea Anaitasuna adinekoen zentroa —Iberluze—: Barikuro 10:30etik 12:00etara.
    • Gure Etxea adinekoen zentroa —Usansolon—: Eguenero urriaren 20tik ekainaren 15era, 12:00etatik 13:30era.
  • Irteera kulturala Bilboko Zabalgunera eta Abandoibarrara, urriaren 20an, eguena: Bilbok XIX. mendetik gaur egunera bitarte izandako aldaketak erakusteko bisita egingo da, garapen urbanistikoa eta arkitektura azalduz.
    Gehienez 29 pertsonek hartu ahalko dute parte, eta urriaren 7tik aurrera eman daiteke izena.
  • Mendi-ibilbidea urriaren 27an, eguena: Sollube, Gaztelugatxe eta Bakiotik egingo da ibilaldia.
    Gehienez 30 pertsonek hartu ahalko dute parte, eta urriaren 14tik aurrera eman daiteke izena.

Horrez gain, jubilatu eta pentsiodunentzako edozein zalantza edo kontsultarako eta IMSERSOk eskaintzen dituen bidaien inguruko informaziorako, Gizarte Ekintzako bulegora hurbildu —Pontzi Zabala 3, Ardanza parkean astelehen, eguazten eta barikutan 10:00etatik 13:30era eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara— edo deitu —944 010 545 zenbakira—.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Barikuan irekiko da Merkadillo zubia, oinezkoentzat eta ...

Hurrengo albistea

Euskaraz praktikatu nahi? Berbalagun egitasmoan izena emateko ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Andrea Mora Goazen saioko aktorea Eguzkibegi Ikastolan dabil antzerki irakasle

    2024-01-05
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdutako pertsona baten bila ibili dira Usansoloko Ordañe mendian

    2024-07-30
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Gaurtik aurrera salgai daude Bono Dendak, 10 euro ordainduta 15€ko balioan

    2023-05-08
    Binke
  • Aktualitatea

    Urtats Gomezek brontzezko domina eskuratu du Espainiako igeriketa txapelketan

    2023-08-07
    Galdakao
  • antton telleria, cyrano, coco gorazarre
    Aktualitatea

    Cyrano, Antton Telleria eta Cocoren gorazarrea Torrezabaleko programazio berrian

    2022-09-08
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Espaloia eraiki dute Bizkai kaleko haurreskolatik zebrabidera bitarte

    2025-03-03
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu