AisialdiaBINKE / 2022ko apirila Datorren astean zabalduko dute udalekuetan izena emateko epea TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIAK: Oksanashufrych Bueltan dira 4 eta 11 urte bitarteko umeentzako eguneko udalekuak Galdakaon eta Usansolon, eta datorren astean zabalduko dute izena emateko epea. Aurten ere, pasa den urteko ezaugarri berri batzuk mantenduko dira. Pasa den urtean, segurtasun neurriak «bermatzekotan», neurri berriak ezarri ziren urteroko eguneko udalekuetan. Berrikuntza horiek aurtengo udalekuetan ere mantenduko dira, «lana eta familia bateragarri egiteko lagungarriak izango direlakoan, baita euskara indartzeko asmoz ere bai», adierazi du Galdakaoko Udalak. Galdakaoko eta Usansoloko udalekuetako monitore eta beste langileek zenbait helburutan oinarrituta egiten dute lan,