InauteriakBINKE / 2022ko martxoa Horrela erre zuten Mozolloker Kurtzeko plazan TESTUA: Jon Gomez GaraiIRUDIAK: Galdakaoko Udala Atzo, martitzena, herritarren erru guztiak leporatuta erre zen Mozolloker, Kurtzeko plazaren erdian eta dozenaka gaztetxo lekuko zirela. Horren bideoa grabatu eta argitaratu zuen Galdakaoko Udalak bideo honetan. Amaitu dira Galdakaoko inauteriak. Eta ohitura den legez, erru guztiak Mozollokerri bota ostean, epaitu eta Kurtzeko plazaren erdian haur guztien begiradapean erre dute inauteri galdakoztarraren pertsonaia. Brigadako langileek izan zuten horren ardura, eta Udalak berak argitaratu zuen martxoaren 1ean bere Facebookeko orrialdean, Mozolloker erre zuten unearen azpiko bideotxo hau. Galdakaoko inauteriak amaitu badira ere, Usansolokoek martxoaren 12an