Feminismoa umoretik hartuta, «Erradikalak ginen» eskaini dute gaur Sormenen

2020-12-14
SormeneBINKE / 2020ko abendua Feminismoa umoretik hartuta, «Erradikalak ginen» eskaini dute gaur Sormenen TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaBIDEOA: Binke Sormeneren lehenengo egunari amaiera Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilariak eman diote, feminismoan eta umorean oinarritutako «Erradikalak ginen» saioarekin. Sormeneko lehenengo egunari amaiera emateko, arrastiko 19:00etan Torrezabalen Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalaria egon dira «Erradikalak ginen» lana antzezten. Labakak eta Egizabalek 2017. urtean «Erradikalak gara» obra aurkeztu ondoren, eta artisten esanetan «apustu arriskutsua egin ostean», obra horren jarraipena aurkeztu ahal izan dute aurten. Bi lanen arteko ezberdintasun nagusia jorratutako gaietan dago, lehenengo lanean feminismoak lantzen dituen

Karmele Gorroño ilustratzaileak eskaini du gaur Sormeneko lehenengo tailerra

2020-12-14
SormeneBINKE / 2020ko abendua Karmele Gorroño ilustratzaileak eskaini du gaur Sormeneko lehenengo tailerra TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIAK: Binke Abenduak 14 dituela gaur, astelehena, hasi da Sormene «sorkuntzen Galdakaoko plaza» berria. Udalak egin du sarrera eta jarraian Irrimarra ilustrazio taldeko Karmele Gorroño galdakoztarrak eskaini du ekimenaren lehenengo tailerra. Galdakaoko Udalaren agurrarekin ekin dio Sormenek. Bertan izan da Edurne Espilla, Udaleko euskara eta hezkuntza zinegotzia jaio berri den proiektuaren nondik norakoak azaldu, eta horrekin batera euskal kulturak ekosistema gisa jardun behar duela nabarmenduz: sortzaileak, ikusleak edo hartzaileak, komunikabideak, eskolak, eta beste hainbat norbanako zein talde, modu bateratuan jardun behar dutela esanez, alegia.

EGITARAUA | Sormene «sorkuntzen Galdakaoko plaza» egunez egun

2020-12-13
Sormene «sorkuntzen Galdakaoko plaza» egunez egun Sormene jaio da, «sorkuntzen Galdakaoko plaza», datorren abenduaren 14tik 20ra bitarte euskal kulturako esparru artistiko guztiak batuko dituena. Binkek eguneroko jarraipena egingo du bere euskarri guztietan, baina gainera, atal propioa ere izango du webgune honetan ere. Azaroaren 24an herriko elkarteei aurkeztu bazitzaien ere —ikus Binkek ekitaldi horretatik egindako bideo-laburpena—, abenduaren 1ean egin zen Sormene jaialdia publiko Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan, Edurne Espilla Euskara zinegotzia, Iñigo Hernando alkatea eta Gotzon Barandiaran ekimenaren zuzendari artistikoa buru zirela. Bertan eman zuten, besteak beste, abenduaren 14tik 20ra bitarteko egitarauaren berri: Abenduak 14, astelehena 10:00 Galdakaoko Udalaren

EGITARAUA | Galdakaoko Gabonetako kultur eskaintzan 19 ikuskizun eta Sormene plaza antolatu dira

2020-12-07
Gabonak GaldakaonBINKE / 2020ko abendua Galdakaoko Gabonetako kultur eskaintzan 19 ikuskizun eta Sormene plaza antolatu dira TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai. Elkarteek zein Udalak antolatuta, urte amaiera oparoa ere biziko du Galdakaok kultur eskaintzei dagokionez: hemeretzi ikuskizun eta Sormene plaza berria. Kultur Plaza ekimenarekin irailean hasita, kultur eskaintza oparoz ziprizten ari da herria, eta hala amaituko da urtea Galdakaon, son handiko taldeen kontzertu, antzerki eta ikuskizunekin. Musikalak, Sormene ekimen berria, hainbat antzezlan eta Urtz, Kiko Veneno edo Gatibu taldeen kontzertuak barne, besteak beste. Gaur aurkeztu dute prentsaurrean Edurne Espilla, Olaia Parra eta Ibon García zinegotziek. Abenduaren 11, 12 eta 13ko

Sorkuntzen plaza berria jaio da Galdakaon: Sormene

2020-12-01
Binkeren atal bereziaBINKE / 2020ko abendua Sormene, abenduaren 14tik 20ra Sormene jaio da, «sorkuntzen Galdakaoko plaza» legez bataiatu dutena eta datorren abenduaren 14tik 20ra bitarte euskal kulturako esparru artistiko guztiak batuko dituena. Abenduaren 14tik 20ra, kultur plaza berri bat izango du Galdakaok: euskal kultur ekosistema ureztatzera datorren plaza berri bat. Antzerkia, musika, dantza, literatura, bertsoak, ilustrazioa; aurkezpenak, tailerrak, solasaldiak, ikuskizunak; aurrez aurre Torrezabaleko plaza fisikoan, zein plaza birtualean streaming bidez jarraitzeko ekitaldiak… Askotariko hamaika jarduera bilduko ditu sormenen plaza izango den horretan, oinarri komun batzuekin: kultura, euskara eta emakumea; kultur disziplina ugari bilduko dira aste osoan zehar, euskaraz izango dira

Herriko negozio txiki guztien erakusleiho izango den «Gurean» plataforma digitala aurkeztu da gaur

2020-11-25
Tokiko merkataritza onlineBINKE / 2020ko azaroa Herriko negozio txiki guztien erakusleiho izango den «Gurean» plataforma digitala aurkeztu da gaur TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakaoko denda, ostalari eta zerbitzu guztiak bateratu nahi dituen webgunea aurkeztu dute gaur Galdakaoko Udalak eta Dendari Elkarteak. Plataforma digital honek Gurean izango du izena eta Galdakaoko zein Usansoloko 500 negozio txiki ingururi eskainiko zaie, doan, euren komertzioen erakusleiho izan daiten. «Datorren urte berria ilusioz eta erreminta berri batekin hasteko abian jarriko dugu urte hasieran Gurean webgune eta aplikazioa», esan du gaur —azaroak 25, asteazkena— Aitziber Bonilla Dendari Elkarteko presidenteak, Galdakaoko Udalarekin eta plataforma berria

Galdakoztar bat Euskal Bioteknologia Elkarteko lehendakari berria

2020-11-18
Saioa Ibarretxe, biologoaBINKE / 2020ko azaroa Galdakoztar bat Euskal Bioteknologia Elkarteko lehendakari berria TESTUA: Beñat ArmentiaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Saioa Ibarretxe galdakoztarra da, 2018tik, Euskal Herriko Bioteknologia Elkarteko —EusBIOTEKeko— lehendakari berria, eta hamaika dira esku artean bere kideekin batera dituen proiektuak. Gaztetatik biologiaren maitale izan da Saioa Ibarretxe (Galdakao, 1996) Euskal Bioteknologia Elkarteko —EusBIOTEKeko— lehendakaria. Unibertsitatera salto egin baino lehen argi zuen zelula zein mikroorganismoekin lotura zuen zerbait ikasi nahi zuela, eta hala egin ere: Bioteknologiaren Gradua ikasten hasi eta ordutik bere pasio bilakatu zen. Gradua amaitu zuela, zientzia honen esparruan ohikoak diren graduondokoak zein doktoretza egiteko aukerak baztertu, eta

Egunotan martxan dabilen Gaztealdiaren sustatzaile da Galdakao ere

2020-11-18
Gazteak eta euskara, ariketa sozialaBINKE / 2020ko azaroa Egunotan martxan dabilen Gaztealdiaren sustatzaile da Galdakao ere TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Euskaraldiaren aurreko astean, Euskal Herriko hainbat gazte elkartek ariketa sozial bat martxan jarri dute gazteon kontzientziak pizteko eta hizkuntza-ohituren inguruko hausnarketa egiteko asmoz. Ekimena aurrera eramaten Galdakaoko Bagabiz euskara elkarteko gazteak ditugu. Belaunaldi berriek geroz eta euskara gutxiago darabilte, Gaztealdia ekimena sortu dutenen arabera. Gainera, gazteek duten euskararen ezagutzak gora egin du, baina erabileran ez da aldaketa nabarmenik egon. Egoera horrelakoa izanik, Euskal Herriko hainbat eragileen artean proiektu berri bat martxan jartzea erabaki zuten. Proiektu horren izena

Bere 40. liburua argitaratu du Antton Irusta usansolotarrak

2020-10-23
«Mundu bete ipuin» argitalpenaBINKE / 2020ko urria Bere 40. liburua argitaratu du Antton Irusta usansolotarrak TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Enrique Morente ilustratzaile galdakoztarrarekin batera kaleratu berri du Antton Irusta usansolotarrak «Mundua bete ipuin» liburu berria, bere 40. liburua, gertaera ezohikoei eta abentura zoragarriei buruz hitz egiteaz gain, galdera bati erantzuten saiatzen diren ipuinez josia. Gaztetxotatik hasi zuen Antton Irusta irakasle usansolotarrak idazle jarduna. Eta bide horretan, dagoeneko, bere 40. liburua aurkeztu berri du: «Mundu bete ipuin», erantzunen liburu bezala bataiatu duena. Edozein argitalpen elementu grafikoz hornitzearen garrantzia beti izan du oso presente Irustak, eta horregatik beste behin, Enrique

Herrietako batzordeak prest, norberaren txanda da Euskaraldian

2020-10-23
Izan Ahobizi edo BelarriprestBINKE / 2020ko urria Herrietako batzordeak prest, norberaren txanda da Euskaraldian TESTUA ETA ARGAZKIA: Iñigo Larrea Labarrieta Bai Galdakaok eta bai Usansolok Euskaraldiko batzorde bana izango dute. Aurtengo edizioak jada martxan darrai eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte izango dugun ekitaldia gero eta hurbilago daukagu. Edizio honetan hainbat berrikuntza aurkeztuko dira eta parte hartze zabala espero da. Galdakaoko Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia pasa den urriaren 13an egin zen, eta bertan, aurtengo Euskaraldiak izango dituen nondik-norakoak zehaztu ziren. Aurten entitateen parte hartzea sustatu da, eta kolektiboaren figurari emango zaio garrantzia. Hori dela eta, Belarriprest eta Ahobizi rolekin batera Ariguneak

Lanzadera Etxebarriko Metrora gerturatzeko eskaera egin dute Fekoor-ek eta Galdakaoko Udalak

2020-10-21
Metroaren auziaBINKE / 2020ko urria Lanzadera Etxebarriko Metrora gerturatzeko eskaera egin dute Fekoor-ek eta Galdakaoko Udalak TESTUA ETA ARGAZKIA: Galdakaoko Udala Gutxitasun fisiko edo organikoak dituztenen beharrak asetzeko, lanzaderaren geralekua Etxebarrira eramateko eskatu dute gaur Fekoor-ek eta Galdakaoko Udalak. Galdakaotik Bilboko Metrorako lanzadera gisa aritzen den A3932 autobus linearen geralekurik onena Etxebarriko intermodala da. Argi dute Galdakaoko Udalak eta Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak (Fekoor). Egun erabiltzen den Boluetako geralekua ez da irisgarria, eta trabak besterik ez dizkie eragiten erabiltzaileei. Hori dela eta, metroa Galdakaora iritsi bitartean lanzaderaren geralekua Etxebarrira eramateko eskatuz, adierazpen bateratua egin dute

situs togel

situs toto