BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Ertzaintzak Maxameko langile bat identifikatu du, polizia bideoz grabatzeagatik

Ertzaintzak Maxameko langile bat identifikatu du, polizia bideoz grabatzeagatik

Binke
2022-03-16
648
0

Lan-gatazka
BINKE / 2022ko martxoa

Ertzaintzak Maxameko langile bat identifikatu du, polizia bideoz grabatzeagatik

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa

Atzo eta gaur artean, greba mugagabean dauden Maxameko langileen inguruan ertzainen presentzia nabarmen igo da berriz. Horixe «modu umoretsuan» salatzeko bideoa grabatu zuen atzo langileetariko batek, eta gaur horrexegatik identifikatu dute ertzainek. Langilearekin hitz egin dugu, baita berak grabatutako bideoa argitaratu ere.

Maxameko langile grebalariek lanuztearen 29. eguna bete duten honetan, gaur martxoak 16, Ertzaintzak langile bat identifikatu du. Identifikazioaren arrazoia, langile honek Binkeri aitortutakoaren arabera, atzo poliziak hedatzen eta kokatzen ari direla bideoz grabatu eta haurren musika jarri izana omen da.

Identifikazioa gaur eguerdian izan da, 14:00 aldera, «gaur be eurek grabatzen nabilela, bi ertzain nigana hurreratu eta eurekaz errepidearen beste aldera joateko eskatu deustienean», kontatu dio langile identifikatuak hedabide honi. Langilearen hitzetan, errepidearen beste aldera eraman dutenean zera esan diote ertzainek: «Ertzainburuei iritsi jakie zuk atzo grabatutako bideoa eta ez jakie bape gustatu».

Grebalariak ertzainen aurka «ezer esan ez» duela helarazi du, eta gaineratu: «Nik eurek zelan kokatzen diran baino ez dot grabatu, eta horren gainetik gero pailazoen musika bat baino ez dot jarri, ezin badogu umorez hartu, akabo!». Identifikatu eta gaur ere bigarren bideo bat igo du langile berak, antzeko musika batekin.

Atzo eta gaur grabatutako bideo hauen motiboa ez da hutsetik etorri, alegia, Ertzaintzaren presentzia nabarmen handitu delako berriz; «grebaren hasierako egunetara», bertako langileen iritziz. «Atzo eta gaur 10 unitate dagoz egun bakoitzean, eta euretariko asko istiluen aurkako unitatekoak dira», kontatu dio beste langile grebalari batek Binkeri.

Hau izan zen atzo identifikatutako bideoa:

Martxoaren 10ean Binkek argitaratutako azken barne-dokumentuen ostetik Enpresa Batzordeak ez du momentuz beste proposamenik jaso zuzendaritzaren eskutik, baina bilerak egiten ari direla onartu diote medio honi, eta Maxameko SIX sindikatu independenteko kideek aurreratu ere: «Ikusiko dozue zelan laster beste bozketa bat egin behar izango dogun, grebagaz jarraitu ala ez erabakitzeko».

Bozketekin «langileak banatzen eta elkarren aurrean jartzen» ari direla diote greban jarraitu gura duten langile batzuek, «baina sindikatu nagusiek hala erabakitzen badabe, guk bozketa onartuko dogu, zelan ez».

Jarraituko du Binkek lan-gatazka honen berri ematen.


Albiste honekin lotuta…

https://www.youtube.com/watch?v=f5wCPCiULlM
https://binke.eus/maxameko-langileek-greban-jarraituko-dute-539aren-babesarekin/
https://binke.eus/bideoa-gaur-hasi-dute-greba-mugagabea-maxameko-langileek/
https://binke.eus/argazkiak-maxameko-langileak-pentsiodunen-deialdira-batu-dira-gaur/

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

BIDEOA | Gaur 50 ukrainar iritsi dira ...

Hurrengo albistea

Barikuan mobilizazioa egingo dute Osakidetzako langileek Labeako ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Galdakao zaintzeko eta bizikidetza sustatzeko kontzientziazio kanpaina jarri du martxan Udalak

    2025-04-16
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Mailaz igotzeko faseak lehiatuko dituzte Galdakao Boleibol Taldeko neskek eta mutilek

    2023-05-26
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Eibarrek Jone Ibañez futbolari galdakoztarra fitxatu du

    2022-07-05
    Binke
  • Aktualitatea

    Greba feminista orokorra prestatzeko asanblada antolatuko dute bihar Torrezabalen

    2023-10-09
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Metroaren 5. linearen obrak esleitu dituzte, 231 milioi euroan

    2023-06-12
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Urreta Taekwondo Taldeak bederatzi domina lortu zituen Bizkaiko Txapelketan

    2023-05-31
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu