Baldosak jartzeko orduan, mezu izkutua al dago? | AGINKE!

2020-10-21
NASAko ikerlarien txosten baten arabera, herrian hain normaltzat ditugun baldosen posizio okerrek zifratutako mezu izkutua dute. Brigadako langileek hainbat test psikotekniko pasa dituzte lengoaia menderatzeko. Ez dira apropos erratzen. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

TikTok bideoen lehiaketa martxan jarri du Binkek

2020-10-14
TikTok bideoen lehiaketa martxan jarri du Binkek Gero eta esparru gehiagotara iristeko asmoz jaio zen 2015ean Binke, Galdakaoko eta Usansoloko lehenengo aldizkari euskaldun eta herrikoia. Bide horretan leiho berriak zabaltzen dihardu proiektua osatzen duen batzorde herrikoiak. Horren adibide dira, paperetik harago, konfinamenduan estreinatu zen webgune hau edota sare sozialetan duen presentzia. Sare sozialen presentzia hori areagotzeko asmoz dator Binke TikTok Challenge lehiaketa berria! Orain arteko sareetan egoten jarraituko badu ere, orain gazteen artean moda-modan dagoen TikTok bideoen mundura ere salto egin gura du Binkek Instagramen bitartez. Parte hartu gura duen pertsonak edo taldeak hauxe hartu beharko du kontutan: Gehienez 15

Urrian Joseba Tapia, Oreka TX, LauSo eta Izaro Galdakaon, Musika Bizianen alternatiban

2020-10-07
Andra Mari Dantza TaldeaBINKE / 2020ko urria Urrian Joseba Tapia, Oreka TX, LauSo eta Izaro Galdakaon, Musika Bizianen alternatiban TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Urtero Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak antolatu ohi duen Musika Bizian jaialdia aurten ezin izango denez ospatu, jaialdi horren batzordeak alternatiba bat prestatu du urrian datozen lau larunbatetarako: Joseba Tapia, Oreka TX, LauSo eta Izaro. Egitasmo asko bere horretan utzi ditu Covid-19ak eragindako pandemiak. Kasurik onenetan, atzeratu edo egokitu egin dira martxoaz geroztik mundu osoan eskaini behar ziren ekitaldiak. Baina kasurik txarrenean, bertan behera geratu dira. Horietariko bat izan da aurten seigarren edizioa bete behar zuen Musika

Gangurenek bere 75. urteurrena ospatu ahal izango du

2020-09-28
Mendi taldeaBINKE / 2020ko iraila Gangurenek bere 75. urteurrena ospatu ahal izango du TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga Hasieran zaila bazirudien ere, hainbat ekintza, lehiaketa eta ekitaldi antolatu ahal izan ditu Ganguren Mendi Taldeak bere 75. urteurrena ospatzeko. Segurtasun neurriak bermatuz, irailean hasi eta abenduan bukatuko den egitaraua prestatu dute. Ganguren Mendi Taldea 1945an jaio zen. Urteetan zehar egindako lanari esker aski ezagunak bilakatu dira bi urterik behin ospatu ohi diren Hiru gurutzeak eta Mugarriz mugarri lasterketak. Maiztasun handiarekin prestatzen dituzten txangoak, negu aldean egiten dituzten ski irteerak eta halako beste zenbait tarteko, Galdakaoko mendizaleen erreferente izatea lortu du taldeak. Aurten

Antennan grabatu zen diska oparituko du Binkek urrian | AGINKE!

2020-09-28
Herriko euskalzaleen artean bultzada berri bat jasotzeko, eta zortzigarren orrialdeko zozketatik kanpo, Binkek opari bat emango dio irailetik aurrera Binkekide egiten den bazkide berriari. Oparia, herriko musika taldeen kantu bilduma bat izango da Antenna eraikuntzaren inaugurazioan egin zena. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Telepatiarik gabe, Somerako mus txapelketa ez da egingo | AGINKE!

2020-09-28
Mundu mailan hainbat kirol txapelketa bertan behera geratu diren bezala, Galdakaon ere Somerako Nazioarteko Mus Txapelketa ezin izango da ospatu, musukoarekin karten seinuak bikote artean pasatu ezin direlako. Hala ere, Ointxearteko jabeak telepatia ikastaroak antolatu gura ditu kosta ala kosta. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Perretxiko erakusketak nobedadeak ekarriko ditu | AGINKE!

2020-09-28
Urrian Kurtzeko plaza udazken lorez betetzen duen perretxiko erakusketak berrikuntzak aurkeztuko ditu aurten: Peña Santacruzek lanperna, onddo eta bestelako perretxikoak erakusteaz gain, inguruko basoetan aurkitutako txakurren kakak eta jendeak botatako musukoak ere erakutsiko ditu. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Abendura bitarte 53 ikuskizun antolatu ditu Galdakaoko Udalak

2020-09-02
Covid garaiko lehen kultur eskaintzaBINKE / 2020ko iraila Abendura bitarte 53 ikuskizun antolatu ditu Galdakaoko Udalak Hauxe da Galdakaoko Udalak 2020ko irailetik abendura bitarte antolatu dituen 53 ikuskizunak. Horietariko 36 irailean izango dira, bertan behera geratu behar izan diren Santakurtzen ordezko. Egutegi honi hainbat elkartek antolatuko dituzten jaialdi eta ekitaldi gehiago gehitu beharko zaizkio, baina gaur gaurkoz hauxe da Udalak konfirmatu dituenak: Egutegia Irailak 5-6 — Torrezabal Kultur Etxea — 16:00/18:30 — Antzezalana: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Bizi dantza Irailak 8 — Kurtzea frontoia — 19:00-21:00 — Afizionatuen esku pilota partidak Irailak 8 — Torrezabal Kultur Etxea — 20:00 -—

Galdakaoko Ostalaritza Eskolak Euskadi Saria jasoko du urrian

2020-07-20
Luis Irizar sariaBINKE / 2020ko uztaila Galdakaoko Ostalaritza Eskolak Euskadi Saria jasoko du urrian TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Galdakaoko Ostalaritza Eskola Galdakaoko Ostalaritza Lanbide Heziketako ikastetxeak Euskadi Saria eskuratu zuen joan den hilabetean, Euskal Gastronomia Akademiaren Luis Irizar saria hain justu, eta saria bera datorren urriaren 26an jasoko badu ere, Binkek horren berri jaso du ikastetxearen bitartez. Galdakaoko Ostalaritzako Eskolak 2019ko Euskadi Gastronomia Sarien eta Euskal Gastronomia Akademiaren Berezko Sarien artean, hauetako bat irabazi zuen joan den ekainean. Irakaskuntzaren alorrari eskaintzen zaion Luis Irizar saria izan da Ostalaritza Eskolak jaso duena, eta 2020ko urriaren 26an ospatuko da sari hauek jasotzeko

Santakurtzetan barraketako megafonia jarriko dute | AGINKE!

2020-07-18
Galdakaoko Santakurtzen hutsunea herritarrek nabaritu ez dezaten, Udalak Mugaburu kalean bozgorailuak jarriko ditu eta arratsaldeko 19:00etatik 23:00etara, egunero eta bolumen handian, Bingoaren soinua jarriko da, baita autotxokeetan musika itxurako kanta hezigarriak ere. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Binkeko batzordekideek uda Arantzazun pasako dute | AGINKE!

2020-07-18
Ikusita uda honetan oso urrun joan ezin izango direla, Binkeko batzordekideek Arantzazun pasako dute uda, Pello Zabala eta gainontzeko frantziskotarrekin. Ia horrela, datorren udarako eguraldia bermatu eta fundamentuzko eduki gehiago argitaratzeko inspirazioa lortzen duten bertan. Badute beharra! AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Usargoitin teleferikoa jarriko dute auzokideek, botearekin | AGINKE!

2020-07-18
Azken aldian protagonismo askotxo hartu dute Aperribaiko igogailuek. Inbidiaz-edo, eta udaletxean dirulaguntzak eskatzeko beharrik ez dutenez, Usargoitiko bizilagunek botea jarriko dute anbulategitik euren auzora igo eta jaitsiko den teleferiko bat martxan jarri ahal izateko. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

situs togel

situs toto