Elexalde BHIko 3 ikaslek nazioarteko XXVI. Exporecerca Jove kongresuan parte hartuko dute

2025-02-18
Elexalde BHIko 1. batxilergoko Nahia de Haro, Aimar Moran eta Ander Olivak, martxoan, Bartzelonan, ospatuko den XXVI. Exporecerca Jove nazioarteko kongresuan parte hartuko dute. Exporecerca Jove nazioarteko 2000. urtetik antolatzen den ikerketa azoka bat da. Mundu osoko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko gazteek beraien ikerketa-proiektuak aurkezten dituzte hiru egunetan zehar, bisitariei euren ikerketa erakusteko eta beste ikerlari gazteengatik ekarpenak jasotzeko. Kongresuan aurkeztuko duten ikerketa-lana garatzeko, Elexaldeko 3 ikasleak, 2 irakaslerekin batera, Mondragon Unibertsitateak Arrasaten duen egoitzara joan dira otsailaren 17an. Bertan, hainbat saiakuntza egin dituzte europa-mailan, olatu-energia era eraginkorragoan aprobetxatu daiten. Egunotan emaitza hauek ulertzen, hausnartzen eta ondorioak ateratzen ibiliko dira.
1 33 34 35 36 37 247