KulturaBINKE / 2022ko apirila Sormeneren udaberriko ekintzak Elexalde ikastetxean aurkeztu zituzten TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Binke Apirilaren 6an Sormenek Galdakaoko Elexalde BHI ikastetxean udaberriko edizioan eskainiko diren eduki eta emanaldien aurkezpena egin zuen. Bertan, Gotzon Barandiaranekin batera, ikasle, irakasle, zinegotzi eta Formol Laborategia konpainiako kideak ere izan ziren. Sormeneko zuzendari artistikoa den Gotzon Barandiaranek hasieratik aipatu nahi izan zuen zeintzuk diren Sormeneren zutabeak: «Sormena-plazak-komunikazioa-transmisioa». Lan ildo hauetatik Euskal Herri mailan gehien kezkatzen duena transmisioa dela iragarri zuen, «etena gertatu baita euskarazko kulturgintzaren transmisioan, besteak beste, hezkuntza arautuan». Ardura hori dela eta, ekintzen aurkezpena ikastetxe batean egitea erabaki zuten, «euskarazko kulturgintzaren