SormeneBINKE / 2021eko azaroa Sormenek amaitu du sei eguneko astindua, soka-dantzan TESTUA: Xabi Ealo DíazARGAZKIAK: Xabi Ealo Díaz eta Jon Gomez Garai Amaitu da Sormene Galdakaoko sorkuntzen plaza egitasmoaren bigarren edizioa. Gaurkoan, bertsoa, antzerkia, solasa, musika eta dantza izan dira Kurtzeko plazako oholtzan. Argazki galeria, kronikaren amaieran. Goibel esnatu da aroa gaurkoan. Euria goian behean. Zaparradak gora behera, jendea gerturatzen joan da pixkanaka-pixkanaka Kurtzeko plazako karparen epeltasunera. Aurten behintzat, azkenekoz eskaini du Sormeneren karpak epeltasun eta babes hori, izan ere, hasiera guztiek duten moduan, Sormenek ere amaiera eduki du zor, gaur eman baitiote amaiera bigarren edizioari. Ikuskizuna eguerdiko hamabietan hasi