BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorroak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa bihar amaituko da, hilak 30

      2022-07-29
      0
    • Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko kanpaina jarri du abian Udalak

      2022-07-26
      0
    • Santakurtzetako kontzertu nagusi guztiak talde euskaldunenak izango dira

      2022-07-23
      0
    • ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon

      2022-07-21
      0
    • Manu Jugo sukaldari galdakoztarra hil da

      2022-07-20
      0
    • Uretako puzgarriak jarriko dituzte Elexaldeko igerilekuetan

      2022-07-20
      0
    • Txus Martin, orain bai, erabateko askatasunean da zigor osoa beteta

      2022-07-20
      0
    • Kale mozketak eta trafiko desbideratzeak ekarriko dituzte Aperribaiko igogailu berriaren lanek

      2022-07-18
      0
    • Ganguren tabernako dardo taldea Bizkaiko txapeldun izan da bere kategorian

      2022-07-16
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
  • Elkarrizketak
    • Maiteder Lertxundi: «Musikoterapiak ikasketa oso sakonak ditu»

      2022-07-25
      0
    • Ainhoa Garcia: «Gehiago baloratzen naute nire izaeragatik nire fisikoagatik baino»

      2022-07-18
      0
    • Galdakao Atletismo Taldeko kideak: «Atletismoak ez du hainbeste ikusgarritasunik»

      2022-07-18
      0
    • Gaizka Carregal: «Txapel hau ez da nire lorpenik handiena izan, bai ordea ...

      2022-06-22
      0
    • Paola de la Cruz: «Nire bizitzako kirola aurkitu dut pandemiari esker»

      2022-06-20
      0
    • Eli Maruri: «Gure ikasleak handitu egin dira eta gure eskola ere handituko ...

      2022-06-20
      0
    • Ricardo Asua: «Obsesino larregi dago Michelin, Repsol eta antzeko sariak lortzean»

      2022-06-17
      0
    • Unai Landajuela: «Inoiz ez naz damutuko orain 25 urte Oinarin Dantza Taldea ...

      2022-05-23
      0
    • Unax Arnaiz: «Denak egiten du aurrera, zergatik musikak ez?»

      2022-05-23
      0
    • Elkarrizketa orokorroak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Galdakaoko ondarea ez dago gure esku», Aitor Montes

      2022-06-20
      0
    • «Liburutegi zerbitzu duina eskatzen diogu Udalari», Usansoloko ikasle taldea

      2022-05-30
      0
    • «Atzoko eta gaurko faxismoaren aurrean, Antolakuntza Komunista hedatu!», Ainhoa Jugo

      2022-05-19
      0
    • «Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen», Peio Artola

      2022-04-22
      0
    • «Zur eta lur geratu gara», Jon Kresporen senideak

      2022-03-07
      0
    • «Norberaren gaitasunetan sinestea da abiapuntua», Ane Legarreta

      2022-03-07
      1
    • «Nire familiak egunero bizi du gerra», Andrii Kovalchuk

      2022-03-06
      2
    • «Agur eta ohore, Iñaki», Kepa Urrutikoetxea

      2022-02-22
      1
    • «Arkitektura gerturatzen», Peio Urrutikoetxea

      2022-02-21
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Indarra 8 iruditan

      2022-07-25
      0
    • Bitcoina, mundu ezezagun batean barna

      2022-07-18
      0
    • Sri Lanka, Georgia, Ginea eta Argentinako taldeak Folklore Bizian jaialdian

      2022-07-14
      0
    • Iguana & Los Jumiles, ibilbide labur bezain oneko musika taldea

      2022-07-10
      0
    • Zaintza 8 iruditan

      2022-06-27
      0
    • Kaiola, ohiko jaialdietatik urrun

      2022-06-20
      0
    • ARGAZKIAK | Galdakaok irabazi zuen Hego Uribeko futbol selekzioen txapelketa

      2022-06-13
      0
    • ARGAZKIAK | Mozoilo Eguna arrakastaz antolatu dute Galdakaoko 13 elkartek

      2022-06-06
      0
    • ARGAZKIAK | Oinarinek zapatuan ospatutako urteurrena 56 iruditan

      2022-05-23
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa bihar amaituko da, hilak 30

  • Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko kanpaina jarri du abian Udalak

  • Santakurtzetako kontzertu nagusi guztiak talde euskaldunenak izango dira

  • ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon

  • Manu Jugo sukaldari galdakoztarra hil da

Sormene
Hasiera›Sormene›Marrazkiek, ipuinek eta musikak hartu dute gaur Sormene

Marrazkiek, ipuinek eta musikak hartu dute gaur Sormene

Binke
2021-11-19
46
0

Sormene
BINKE / 2021eko azaroa

Marrazkiek, ipuinek eta musikak hartu dute gaur Sormene

TESTUA: Unai Sarriugarte Lasarte
BIDEOA: Binke

Eider Eibarren ilustrazio tailerra goizean, Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadoren ipuin kontaketa musikatua arratsaldean eta Amak taldearen kontzertua iluntzean izan dira gaur Sormeneren osagai, Kurtzeko plazan kokatutako karpa ederrean.

Goizeko 10:15etan hasi da ostiral honetako egitaraua. Eider Eibarrek ilustrazio tailerra eskaini die Galdakaoko hainbat ikasleri. Lehendabiziko uneak Eiderren eta umeen arteko hartu-emana izan dira. Bertan Eibar Galdakaoko ikurra den mozoiloa marrazten ibili da. Izan ere, umeek eman dizkioten ideiak erreferentziatzat hartuz mozoilo ezberdinak marrazten joan da, hiru mozoilo marraztu dituelarik.

Tailerraren bigarren partea, berriz, «Ez dakit marrazten» izeneko liburuaren inguruan izan da. Lehenengoz aurkeztu du Eider Eibarrek bere azken liburua, Sormenen. Lan honetan oinarriturik, bertako pertsonaiari jazotzen zaizkionak aztertu ditu entzuleekin. Obra honetako protagonistak marrazten ez dakiela pentsatzen du, eta, horren harira, atsekabetu egiten da. Baina, hauxe ez da egia, pertsona orok baitaki marrazten bere modura.

Hortaz, marrazkia elkar ulertzeko tresna gisa baliatuz, ikasleen ideiak berriro ere unean sorturiko marrazkien bitartez interpretatu ditu bizkaitarrak. Hitz gutxitan, ekimen honek ikasleen buruak ideiaz betetzea eta marrazteko gogoa piztea izan du erronkatzat.

Eibar Arte Ederretan eta Animazioan lizentziaduna da EHUn. Egun, aldiz, ilustratzaile modura ari da lanean. Izan ere, duela 20 urte inguru bihurtu zuen ilustrazioa bere ogibide, eta oraindik irudigintzaren munduan asko egiteko kapaz ikusten du bere burua. Azken mende laurdenean euskarazko 50 liburu baino gehiagorentzat irudiak ondutakoa da, batez ere haur eta gazte literaturako lanentzat. Gara egunkariarentzat ere zenbait ilustrazio eginikoa da.

Eibarrek txikitatik izan du marrazteko grin hori, aske sentitzen baita eta bere pentsamenduak eta sentimenduak adierazteko hizkuntza bat aurkitzen du bertan. Bere estiloa oso borobila, gozoa eta lasaia dela diote ilustragintzan adituak direnek.  Asko gustatzen zaio forma leunak egitea eta baita mugimendua islatzea ere. Gainera, haurren azalean jartzen da eta haurrak bere irudia nola interpretatuko lukeen pentsatzen du. 

Bestalde, arratsaldeko seiretan Nerea Ariznabarretak eta Mariano Hurtadok eskainitako «Bertoko eta urrutiko ipuinak» ipuin kontaketa musikatuaren txanda izan da. Bertan errespetu, umore eta zuzeneko musikaren bitartez hainbat galtzagorri, lami nahiz indioen historio ezberdinak kontatu eta kantatu dituzte.

«Bertoko eta urrutiko ipuinak» egitasmoa Donostiako Hamabostaldi Musikalaren baitan estreinatu zuten Zumaian (Gipuzkoa). Hiru ipuinez osatuko ekimen honen bidez —euskalduna, afrikarra, eta amerikarra—, bertaratu diren familia ezberdinak zur eta lur utzi dituzte. Ipuin musikatu honen izenburuari erreferentzia eginaz, hemengo nahiz beste herrialde batzuetako istorioak gurera ekartzea, alegia.

Nerea Ariznabarretak bi urtez antzerki fisiko eta sorkuntza kolektiboko graduondoko ikasketak jorratu zituen Londres eta Berlin bitartean.  2017. urtean, aldiz, NAITA Produkzioak arte eszenikoen konpainia jarri zuen martxan. Ikasketok eman zioten bultzadatik, eta ikerketa eta esperimentazioari esker jaiotako taldea dugu hauxe. Proiektu gaztea izan arren, 2008an Zurrumurru Antzerki Taldearen sortzaileetako bat izanaren esperientzia du xedetzat, eta, harrezkero, antzerki talde ezberdinetan lan egin izanean ere.

Azkenik, Amak taldearen musika emanaldiak itxi du ostirala. Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kristina Solanok osatzen dute taldea.  Kontzertura bertaratu direnak euskal folkaz gozatu ahal izan dute,kalejirek, arin-arinak, balsak, baladak, trikitixak eta zortzikoak euren errepertorioa osatu dutelarik. Testuen edukiak hausnarketa nahiz gogoeta eta aldarrikapena izan dute ardatz, abesti oron emakumearen eta amatasunaren ideia aintzat hartuz.

Musika taldeak bere lehendabiziko pausoak Oñatiko Trikiti Jaialdian eman zituen duela hiru urte eskas. Hortaz, 2019. urtean trikitrixaren munduan ibilitako lau emakumezko hauek musika talde hau sortzea erabaki zuten, aho batez. Taldeak pasa den urtean atera zuen bere lehendabiziko kanta, Basajaun, baita iazko maiatzean euren lehendabiziko diskoa kaleratu ere, Amak izenekoa.

Bihar eta etzi jarraituko dute Sormeneren ekitaldiek Kurtzea plazako karpan, eta horren berri zehatza emango du Binkek bere sare sozialen bidez, baita zuzeneko ekitaldiak eskaini ere.

Aurreko albistea

Galdakaoko Musika Asteak 30 urte beteko ditu ...

Hurrengo albistea

Sormene azken txanpan sartu da aurkezpen, antzerki ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Sormene

    Jaialdiaren erdia bete du Sormenek, Ines Osinaga eta Kamikazekin

    2021-11-18
    Binke
  • Sormene

    Aniztasuna aldarri duen ipuin musikatua kontatu dute Nerea Ariznabarretak eta Mariano Hurtadok Sormenen

    2020-12-20
    Binke
  • Sormene

    Antzerkiaren eta dantzaren gainetik inklusioa aldarri Mariage d’Amour saioan, gaur Sormenen

    2020-12-17
    Binke
  • Sormene

    «Urruna» antzezlan esperimental gaztearekin amaitu du bere hirugarren eguna Sormenek

    2020-12-16
    Binke
  • Sormene

    «Gezurren habia» aurkeztu du gaur Jabi Elortzak Sormene plazan, Patxo Larrinoa galdakoztarra lagun

    2020-12-19
    Binke
  • Sormene

    Peru Magdalenak 100 haikuz osotutako liburua aurkeztu du Sormenen: «Tantaka»

    2020-12-19
    Binke

AKTUALITATEA

  • Aktualitatea

    Netflix Euskaraz ekimenaren atzean galdakoztarrak eta usansolotarrak ere dabiltza

  • Aktualitatea

    Aitor eta Markel galdakoztarrak «Vascos por el mundo» saioko protagonistak

  • Aktualitatea

    Txus Martini hirugarren gradua emango diote laster

  • Aktualitatea

    Epaileak artxibatu egin du Izagirreren aurkako ikerketaren atal bat

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa bihar amaituko da, hilak 30

Uztailaren 22an iragarri zituzten Galdakaoko Udalak eta Jai Batzordeak aurtengo Santakurtzak, eta pandemiaren ostean bere ohiko...
  • Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko kanpaina jarri du abian Udalak

    Binke
    2022-07-26
  • Santakurtzetako kontzertu nagusi guztiak talde euskaldunenak izango dira

    Galdakao
    2022-07-23
  • ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon

    Galdakao
    2022-07-21
  • Manu Jugo sukaldari galdakoztarra hil da

    Galdakao
    2022-07-20

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus