«Ama Lur»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2018ko uztaila
Bizitzaren joanean berba barriak sortzen doguz leku-denboretara egokituz. Berba barriotako bat «Ama Lur» dogu. Berba horrek 50 urte beteko deuskuz aurten. Izan be, 1968an Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxeak, «Tierra Madre/Ama Lur» izeneko pelikula-dokumental ederra aurkeztu euskuen Donostian.
Filma horren izenburua ikusita, itzulpena txarto eginda dagoala konturatuko gara. Itzulpen zuzena «Lur Ama» dogu, ama, lurra barik, lurra dalako naturaren ama.
Argitasun hau emonda be, mende erdiko berba barri hau edur-bola bat lez etorri jaku handitzen eta batzuentzat, euskal mitologiako jainkosa kategoriaraino heldu da azken urteotan. Baina, izan be badaukaguz iturriak hizkuntzaren ispiluan begiratzeko. Besteak beste, aikor On Jose Miguel Barandiaranen «Diccionario ilustrado de mitologia vasca» (Bilbo, 1972) eta «Lur Ama» ez da agertzen, Lur bai, ostera, Eguzki eta Ilargiaren ama legez.
Horregaitik ba, gaurko neo-mitilogo batzuk hobeto begiratu beharko leukie euskeraren historiako ispiluan, okerrak errez egin eta nekez zuzentzen diralako. Denborak agertuko deusku edurra mendian!