Pasa den asteburuan Bergaran antolatu zen Euskadi-Nafarroako Saskibaloi Txapelketa haur mailan, eta Ane Manso eta Ane Sainz galdakoztarrek bertan parte hartu zuten, Bizkaiko selekzioarekin. Ibaizabal Saskibaloi Taldeko gazteak txapeldunak izan ziren, Araba eta Gipuzkoako selekzioak garaitu ostean.
Euskadi-Nafarroako Saskibaloi Txapelketa hartu zuen Bergarak pasa den asteburuan, azaroak 1 eta 2, haur mailan. Bertan galdakoztar bik parte hartu zuten Bizkaiko selekzioarekin: Ibaizabal Saskibaloi Taldeko Ane Manso eta Ane Sainz.
Gazteek txapelketa irabaztea lortu zuten, Araba eta Gipuzkoako selekzioak garaitu ostean. Zapatuan jokatu zuen Bizkaiak Arabaren kontra eta garaipen sendoa lortu zuen, 63-79 markagailuarekin.
Domekan aldiz, Gipuzkoaren aurka lehiatu ziren bizkaitarrak —tartean Manso eta Sainz— eta partidu oso lehiatu baten ostean, 66-72 irabazi zuten.
            
                



