«Apiril edo jorrail»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2022ko apirila
Apiril berbaren jatorriak, bertsio bi daukaz. Bata, grekozko mitologiako Afrodita eta bere pareko latineko Venus, maitasun, edertasun eta ernalkortasunaren jainkosagaz, horrexegaitik lotzen da jainkosa hori udabarriko hilabete honegaz. Bestea, Ovidio, idazle latino ospetsuak, aprilis, latineko, aperire = abrir, aditzagaz lotzen dau, hilabete honetan, zuhaitz eta landarak orrira zein lorara datozelako. Hilabete hau, frantsesez: avril; italieraz, aprile; ingelesez eta alemanez: april; gazteleraz: abril eta euskeraz: apiril edo april. Baina, euskeraz, jorrail izenez be ezagutzen dogu hilabate hau, lurra lantzeko «jorratu» aditzagaz loturik. Apiril hilabete hau idazle askok aipatzen deusku, esaterako, Lauaxeta olerkariak hauxe inoan: «Hamasei jorraildun neskatxa», hau da, urteak adierazteko. Bilintx, olerkari eta bertsolariak: «Eta hainbeste apirilen erdian, zu bakarrik izango zera maiatza». Apiril hilabetea esaeraz beterik dago. Aikomenzan batzuk: «Apirila bero, negua gero», «Apirileko egunak hiru aro» etab. Labur esanda, apirilean eguraldia eta natura dantzan jabilkuz, eta guk be, tertzioz tertzio «zelango musika halango dantza egin behar». Ze erremedio!