ARGAZKIAK | Bapatekoan saio ederrak egin daitezkela erakutsi dute Sormenen
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Atzo eguenarekin hasi zen Sormeneren udaberriko edizio berria, goizean Josi Sierraren Bideosormene tailerrarekin, eta arratsaldean Torrezabaleko oholtzak hartu zuen 11 artisten bapateko ikuskizunarekin. Azken honetako zenbait argazki batu ditu Binkek ondoko kronika laburrean.
Asteburuari eguenetik ekin dio Sormeneren udaberriko edizio berriak, eta ondo ekin ere, gehienak galdakoztarrak —edo Galdakaon bizi— diren artistekin hasi baita sorkuntzen plaza. Bapateko Sormene hartu du atzo, hilak 27, Torrezabal Kultur Etxean eskaini den ikuskizunak. Eta izen hori, noski, ez zaio antolakuntzari bapatean etorri: taula gainean jardun diren artistak bapatean, inprobisatuz, aritu baitira oholtzatik.
Bapatekotasun hori, hala ere, ez dute hutsetik hasi, zuzendari baten aginduz «arau» batzuk bete behar izan baitituzte agertokiko artistek. Orotariko diziplina artistikoetatik etorritako artistak izan dira gainera —dantzariak, aktoreak, musikariak, poetak,…—. Eurek izan dira Alfonso Medina, Aratxo Angulo, Beñat Armentia, Gaizka Chamizo, Garazi Arrese, Ione Ibarretxe, Karlos Aretxabaleta, Marijose Bayon, Naroa Larriba, Nerea Larrazabal eta Shakti Olaizola.
Goizean ikasleentzako tailerra eskaini du Josi Sierra galdakoztarrak, Bideosormene, baina Binkek arratsaldeko saioko ondoko argazkiak batu ditu: