Argazkiak 

ARGAZKIAK | Ekintzaz beteriko asteburua bizi izan du Korrikak

2022-04-04
EuskaraBINKE / 2022ko apirila Ekintzaz beteriko asteburua bizi izan du Korrikak TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIAK: AEK, Korrika 2022 Binkek publikatu zuen bezala, aurtengo Korrika ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu dira asteburuan zehar Galdakaon eta Usansolon. Hona hemen egun hauetako argazkiak! Aurtengo Korrika Galdakaotik pasatu zen eguenetik bariku arteko goizaldean, eta eguaztenean igaroko da Usansolotik, baina horrez gain, Korrika Kulturalean beste ekintza asko antolatu ziren aurreko astean gure herrietan. Eguenean, martxoak 31, Someran herria girotzeko triki-poteoa antolatu zuen Zizpak gauean zehar, eta Gangureneko kideek mendi irteera antolatu zuten Korrika heldu aurretik. Barikuan, apirilak 1, Gurasolagunek prestatutako tailerra egin zen Gandasegiko arkupeetan eta

ARGAZKIAK | Dozenaka lagun batu dira ustezko eraso sexistak salatzeko gaur Galdakaon

2022-04-02
Eraso sexistakBINKE / 2022ko apirila Dozenaka lagun batu dira ustezko eraso sexistak salatzeko gaur Galdakaon ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Pasa den astean antolatutako prentsaurrekoan azken aldian gertatutako ustezko eraso sexistak salatu zituen Galdakaoko hainbat eragilek. Horren harira, dozenaka pertsona elkartu dira gaur. Pasa den astean, Galdakaoko mugimendu feministak herriko hainbat eragilerekin batera, azkenaldian eman diren ustezko eraso sexistak salatzeko prentsaurrekoa antolatu zuen, eta horiek gaitzesteko manifestazioa deitu zuten. Gaur 13:00ean antolatu da manifestazioa Kurtzeko plazatik hasita «erasorik ez erantzunik gabe» lemapean, eta hemen batu ditu Binkek Aitzol Zamalloa argazkilariak bidalitakoak: Albiste honekin lotuta…

ARGAZKIAK | Korrikaren Galdakaoko lekuko guztiak iruditan

2022-04-01
EuskaraBINKE / 2022ko martxoa Korrikaren Galdakaoko lekuko guztiak iruditan ARGAZKIAK: AEKTESTUA: Erredakzioa Galdakaoko kilometroetako lekuko guztien argazkiak bidali dizkigu AEK-k, furgonetatik bertatik ateratakoak! Zure burua ikusi duzu? Ezagunik ziur baietz! Puntual iritsi da Korrika Galdakaora bart goizaldean. Dozenaka lagun batzuk Etxebarritik etorri dira N634 errepidea zeharkatuta korrika, Aperribaien sartzeko. Aperribaien dozena bat lagun izan ditu, eta Bengoetxe zein Urretara bidean ehunka lagun batzen joan zaizkio ibilbide galdakoztarrean zehar, goizaldeko hirurak aldera Kortederratik Zornotzarako bidea hartu duen arte. Hemen batu ditugu Galdakaoko kilometro guztietako lekukoak iruditan. Eta zuk, aurkitu duzu zure burua bertan? Sufrimendu pixka bat ageri da jendearen aurpegietan —normala,

ARGAZKIAK | Galdakaoko pentsiodunek 50 hilabete bete dituzte protestan

2022-03-22
Pentsiodunak MartxanBINKE / 2022ko martxoa Galdakaoko pentsiodunek 50 hilabete bete dituzte protestan TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Galdakaoko Pentsiodunak Martxan plataformak 50 hilabete bete zituen atzo asteleheneroko protestan, eta atzoko manifestazioa euren aldarrikapenei erantzun ez dieten banketxeetara joateko baliatu zuten. Bertan izan zen Julio Legarretaetxebarria Binkeko argazkilaria; hemen zenbait argazki! Urtarrilean lau urte bete zituen Pentsiodunak Martxan plataformak. Geroztik, euri zein eguzki, hotz zein bero, Kurtzeko plazako kioskoaren bueltan elkartzen dira astelehenero. Horrela, 50 hilabete bete zituzten atzo protestan, martxoaren 21ean. Plataforma honen aldarrikapenen artean, pentsioak 1.080€ko gutxieneko kopurura igotzea da. Azken aldian, ordea, beste aldarrikapen batek ere hartu

Harremana 9 iruditan

2022-03-22
Click&ClickBINKE / 2022ko martxoa Harremana 9 iruditan ARGAZKIAK: Eva Naranjo @clicketaclick Click&Click argazkilaritza elkarte galdakoztarrak hilero gai baten bueltako argazki-erreportajea eskainiko digu Binkeko bi orrialdetan. MARTXOKO GAIA Harremana

ARGAZKIAK | Duatloi Txikiak inoizko partaide kopuru handiena izan du gaur

2022-03-20
KirolaBINKE / 2022ko martxoa Duatloi Txikiak inoizko partaide kopuru handiena izan du gaur ARGAZKIAK: Unai MoránTESTUA: Jon Gomez Garai Goiz eguzkitsua lagun, 215 kirolarik hartu dute parte gaur Duatloi Txikiaren seigarren edizioan, inoizko partaide kopururik handiena. Bertan izan da Unai Morán argazkilaria, eta 12 argazki hauek utzi dizkigu. Iazko egun euritsuaren eta partaide mugaren parean, aurtengo Duatloi Txikiak bestelako aurpegia izan du gaur: goiz eguzkitsua eta gaztetxo andana, partaide muga barik. Horrela ba, 215 kirolari batu ditu Galdakaoko Duatloi Txikiaren seigarren edizioak gaur. Kopuru historikoa, inoiz ez baita hainbeste kirolari batu izan aurreko bost edizioetan. Bizkai kalearen ingurumariak eten egin

ARGAZKIAK | Martxoaren 8a egun osoz aldarrikatu du Galdakaok

2022-03-08
Emakumearen Nazioarteko EgunaBINKE / 2022ko martxoa Martxoaren 8a egun osoz aldarrikatu du Galdakaok TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa eta Julio Legarretaetxebarria Bilboko manifestaziora joan aurretik, askorako eman du gaurko Emakumearen Nazioarteko Egunak Galdakaon ere, hainbat izan direlako Martxoak 8 Asanbladak herrian antolatu dituen ekintzak. Guzti horietako argazkiak batu ditu Binkek, Julio Legarretaetxebarria eta Aitzol Zamalloa argazkilarien bitartez. Iragarrita zegoena betez, egun osoz ospatu eta aldarrikatu du Galdakaok Emakumearen Nazioarteko Eguna gaur, martxoak 8. Goizetik auto-karabanarekin hasita, horma baten margoketatik eguerdi zein arratsaldeko elkarretaratze, bazkari, kantaldi eta irakurketatik pasata. Egun osoko plana Galdakaon Martxoak 8 Asanblada berriak antolatu du —egun

ARGAZKIAK | Maxameko langileak Pentsiodunen deialdira batu dira gaur

2022-03-07
EkonomiaBINKE / 2022ko martxoa Maxameko langileak Pentsiodunen deialdira batu dira gaur, babes zabalarekin ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Greba mugagabearen hirugarren astea beteko dute aste honetan Maxameko langileek. Gaur Galdakaoko pentsiodunen asteleheneroko deialdira batu dira, hauekin batera manifestazioa egiteko udaletxetik lantegira, hainbat eragileren babesean. Gaur, martxoak 7, manifestazioa egin dute Maxameko langileek Galdakaoko Pentsiodunekin batera —hauen asteleheneroko deialdira batuta— udaletxetik Zuhatzuko lantegiraino. Haiekin batera, zortzi hilabetez greban daramatzaten Vulcanizados Zuloaga enpresa bizkaitarreko langileak ere izan dira babesa eskaintzeko; herriko beste hamaika eragile sozial, kultural eta sindikalekin batera. Kurtzeko plazan elkartu dira 12:00etan eta Maxamen Zuhatzuko lantegiraino egin dute ibilbidea

Mugimendua 10 iruditan

2022-02-28
Click&ClickBINKE / 2022ko otsaila Mugimendua 10 iruditan ARGAZKIAK: Koldo Oyarzabal @clicketaclick Click&Click argazkilaritza elkarte galdakoztarrak hilero gai baten bueltako argazki-erreportajea eskainiko digu Binkeko bi orrialdetan. OTSAILEKO GAIA Mugimendua

ARGAZKIAK | Herritarrek ere elkartasuna adierazi diete Maxameko langileei

2022-02-19
Greba mugagabeaBINKE / 2022ko otsaila Herritarrek ere elkartasuna adierazi diete Maxameko langileei ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Elkarretaratzea egin da gaur Galdakaon eta herritarrek greba mugagabean dauden Maxameko langileei haien elkartasuna adierazi diete. Gaur, otsailak 19, Dinamitarien plazan kontzentrazioa antolatu dute laugarren egunez greban dauden Maxam enpresako langileek. Tximelarre bidean dagoen Dinamitarien plazan batu dira 12:00etan eta hainbat herritar ere gerturatu da babesa ematera. Hurrengo jardunaldia otsailaren 21ean izango da, astelehena. Asanblada informatiboa antolatu dute egun horretarako. Bertan izan da Aitzol Zamalloa argazkilaria eta hemen batu ditugu zenbait momentu.

ARGAZKIAK | Atzo aurkeztu zuen Galdakaok 22. Korrika

2022-02-18
EuskaraBINKE / 2022ko otsaila Atzo aurkeztu zuen Galdakaok 22. Korrika TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Gero eta gutxiago falta da 22. Korrika gure artean izateko, eta atzerako kontaketa atzo hasi zuten galdakoztar euskaltzaleek, aurtengo edizioaren berri jasotzeko aurkezpenean. Usansolotarren txanda izango da gaur. Atzo aurkeztu zuen AEK-k Korrikaren 22. edizioa, eta gaur —otsailak 18— egingo du Usansolon, Binkek beheko albistean aurreratu zuen bezala. Aurkezpen galdakoztarra Torrezabal Kultur Etxean egin zuten Galdakaoko AEK Barandiaraneko Eneritz Zabala eta Asier Martin kideek. Atzoko aurkezpenean aurtengo Korrikaren nondik-norakoak aurkeztu zituzten: omenaldia Pirritx, Porrotx eta Marimototsi zergatik egin dioten, ibilbidea nondik nora igaroko

ARGAZKIAK | Maxameko langileek manifestazioa egin dute lantegitik udaletxera

2022-02-17
Greba mugagabeaBINKE / 2022ko otsaila Maxameko langileek manifestazioa egin dute lantegitik udaletxera ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Atzoko greba mugagabeari eutsita gaur manifestazioa egin dute Maxam enpresako ehunka lagunek lantegitik Kurtzeko plazara eta bueltan. Udaletxean Iñigo Hernando alkatearekin batu diren unea ere batu du Aitzol Zamalloa argazkilariak. Atzo hasitako greba mugagabeari eutsi eta manifestazioa egin dute gaur, otsailak 17, ehunka langilek Maxametik Kurtzeko plazara eta buelta. Ibilbide guztia Ertzaintzak eta Udaltzaingoak babestuta egin dute, eta lantegi parean istiluen kontrako ertzainen brigadak ere izan dira, atzo bezala. «Zuhatzun inor ez dago soberan» bezalako oihuak entzun dira Juan Bautista Uriarte kalean