«Arlanpeko atsoak»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2021eko urria
Lemoan, Aramotz mendiaren mendebalderantz dago Arlanpeko kobazulo prehistorikoa. Kobazulo hori sano interesgarria dogu. Zornotzako GEAC-ek, 1961ean aurkitu ebazan Arlanpen aztarnategi prehistorikoak, On Jose Miguel Barandiaranen ustez.
Oraintsuago, 2006tik 2011ra bitartean indusketak egin ziran barriro. Indusketaldi horretako azkenengo urtean, 2011n, 70 bat kiloko harri bat aurkitu eban Joseba Ríos Garaizar arkeologoak. Harritzar horretan emakume itxurako grabadu eskematikoak agertzen dira, Iberiar Penintsulako arte paleolitikoko bakarrak.
Lehen Venus, andrazko honen grabadua Magdaleniense garaikoa da —17.500 urte ingurukoa— eta «La Dama de Arlanpe» izena jarri eutsoen. Gatozen gaur egunera. Gorbeialdean darabilgun esaera zahar batek hauxe dino: «Arlanpeko atsoa lebesuginen».
Jakina, labeko kearen itxurara lainabeherea sartzen danean Arlanpetik behera, euria dakar eta hotixik eguraldi-esaera hori. Baserritarrak, laino, euri, haize, bero, hotz eta holakoetan fijatzen dira labrantza-beharretarako. Besteak beste, Arlanpeko Damak eta Arlanpeko Atsoak, ez ete garoaz eusko matriarkalismora?